2024/12/20

IV. Zapatua

GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
     Hasieran zen bezala orain eta beti
     gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

_________________________________

Goratzarrea, 16ra arte:

     Zatoz, Jauna!

     Zatozkigu ta aska gaitzazu

17tik aurrera:

     * Zatoz, Kristo

_________________________________

 

Salterioa

 

1 Ant. Zu, Belem, Judako bazter hori, ez zara ezelan be Judako herri nagusietan txikiena; zeugandik urtengo dau-ta agintari batek, eta nire herri Israelen artzain izango da.

91 Salmoa

On da Jaunari eskerrak emotea,
     eta zure izenari, Goi-goiko, eresi egitea;
     goizean iragartzea zure maitasuna,
     eta gauez zure leialtasuna;
     hamar hariko salterio eta lirarekin,
     kantuz eta kitararekin.

Zuk eginek, Jauna, atseginez betetzen nabe,
     zure esku-lanek pozetan nauke.
     Bai handi, Jauna, Zuk egindakoak,
     bai sakon dirala zure asmoak!

Ez ditu sumatzen burubakoak,
     ez ulertzen zentzunbakoak.
     Gaiztoak bedarra lez hazten badira be,
     eta gaizkile guztiak loratzen,
     betiko hondamendia izango dabe azken.

Jauna, Zu, ostera,
     betien-beti garai zara.
     Hara, zure etsaiak, Jauna,
     hara, zure etsaiak galdu egingo dira,
     gaizkileak sakabanatu egingo dira.

Baina niri basa-idiaren indarra emon deustazu,
     orio oso garbiz gantzutu nozu.
     Nire etsaiak lotsaturik ikusi dodaz,
     nire aurka jagi diran  gaiztoen hondamena entzun dot:

«Zintzoa palmondoa lez loratuko da,
     Libango izaia lez haziko da;
     Jaunaren etxean landatua,
     gure Jainkoaren atarietan loratua.

Emongo dabe uzta zahartzaroan be,
     mardul eta gordin egongo dira.
     Iragarriko dabe ze zuzena dan Jauna,
     nire Harkatxa, Beragan gaiztakeriarik ez daukana».

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zu, Belem, Judako bazter hori, ez zara ezelan be Judako herri nagusietan txikiena; zeugandik urtengo dau-ta agintari batek, eta nire herri Israelen artzain izango da.

 

2 Ant. Jaso zun buruak: zuen askatasuna hurreratzen doa-ta.

Kantika: Ez 36, 24-28

Neuk hartuko zaituzet atzerrietatik,
     lur guztietatik batuko,
     eta zuen lurraldera ekarriko.

Ur garbiz zipriztinduko zaituet:
     eta garbituko zarie zikin guztitik;
     garbituko zaituet zuen sasi-jainkoetatik.

Bihotz barria deutsuet emongo,
     eta barruan arnasa barria ipiniko.
     Kenduko dot zuen haragitik harrizko bihotza,
     jarriko deutsuet haragizko bihotza.

Nire arnasea zeuen barruan ipiniko dot
     eta nire legebidean ibiliazoko zaituet,
     nire aginduak zaindu daizuezan eta bete.

Nik zuen arbasoei emondako lurrean bizi izango zarie.
     Nere herri zarie zuek izango
     eta Ni zuen Jainko.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jaso zuen buruak: zuen askatasuna hurreratzen doa-ta.

 

3 Ant.  Bihar izango dozue salbamen-eguna —dino Jaunak, gudari taldeen Jainkoak—.

8 Salmoa

Jauna, gure Jauna,
     bai miragarria zure izena, lurbira osoan!

Zeruen ganetik gora,
     zure handitasuna!
     Umetxoen eta sein bularrekoen ahotik
     atara dozu gorespena, arerioak isilduazoteko,
     etsaiak eta aurkakoak zentzuzko egiteko.

Zure atzamarren lana dan ortzia ikustean,
     han ipini dituzun ilargi-izarrak ikustean:
     Zer da gizakia, Zu haretaz oroitu zaitezan?
     Edo-ta gizakumea, Zu haretaz arduratu zaitezan?

Aingeruak baino doi-doi txikiago egin dozu,
     ospez eta aintzaz koroatu dozu.
     Zure esku-lan guztien buru ipini dozu,
     guztia oinperatu deutsazu:

Ardi eta idi guztiak,
     ganera lurreko abere guztiak;
     eguratseko hegazti eta itsasoko arrainak,
     itsas-bidexketan dabilzanak.

Jauna, gure Jauna,
     bai miragarria zure izena, lurbira osoan!

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Bihar izango dozue salbamen-eguna —dino Jaunak, gudari taldeen Jainkoak—.

 

(Hemendik aurrera, hilaren egunekoa)

17,  18,  19,  20,  21,  22,  23,  24

 

Lehenengo Astea

ABENDUALDIKO I. DOMEKEA Agurra V/. Zatozkit lagun, ene Jainko. R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/. Aintza Aitari eta Semea...