Abendualdiko IV. Astelehena
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene
Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta
Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Aleluia.
_________________________________
Goratzarrea, 16ra arte:
17tik aurrera:
_________________________________
Salterioa
1 Ant. Begira, badator Jauna, lurreko erregeen nagusia; zorionekoak, Hari bidera urtzeteko prest dagozanak!
89 Salmoa
Jauna, gure igesleku Zeu izan zara,
gizalditik gizaldira.
Mendiak erne baino lehen,
lurbirea sortu baino lehenago,
bazara Zu Jainko,
betirik eta betiko.
Hauts bihurtu azoten dituzu gizakiak, hauxe esanez:
«Bihurtu zaiteze gizaseme-alabok».
Zure begientzat mila urte,
atzo igaro zan eguna haina,
gau-txanda bat haina.
Amets gauzatzen dira Zuk eroatean,
goizeko bedar eze antzean:
goizean ezerik da geratzen,
arratsaldean zimeltzen da eta
igartzen.
Zure haserreaz lur jota dagoz-eta,
zure suminaz, izuturik.
Begi-aurrean ipini dituzu gure
pekatuak,
zure aurpegiaren argitan gure
txarkeria ezkutuak.
Gure egun guztiak
zure haserretan igaro jakuz,
gure urteak intziri baten amaitu
jakuz.
Gure egun guztiak hirurogei ta hamar urte,
bizkor izanean, laurogei
urte,
eta gehienak neke ta huskeria,
berehala doaz-eta, —gu hegan
goaz.
Nork ezagutu dau zure hasarrearen indarra?
nork zure sumina, zor jatzun
ikaraz?
Gure egunak bat-banatzen erakutsi eiguzu,
bihurtu dakigula bihotz hau
zuhur.
Bihurtu zakiguz, Jauna; noiz
arte?
Jarri zaitez zure morroien
alde.
Zure maitasunaz asetu gaizuz goizean,
gure egun guztietan
poztu eta alaitu gaitezan.
Poztu gaizuz, goibeldu gaituzun egunen ordez
ikusi doguzan gatx-urteen
ordez.
Zure lana agertu bedi zure morroiengan,
eta zure aintza zure seme-alabengan.
Geugana bedi Jaunaren,
gure Jainkoaren ontasuna,
gure esku-lanean lagundu gaizuz,
eta gure eskuen lana lagundu
eizu!
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan.
Amen.
Ant. Begira, badator Jauna, lurreko erregeen nagusia; zorionekoak, Hari bidera urtzeteko prest dagozanak!
2 Ant. Kanta Jaunari kantu barri, Haren gorespena lurraren bazterreraino heldu bedi. †
Kantika: Is 42, 10-16
Kanta Jaunari kantu barri,
Haren gorespena lurraren
bazterreraino heldu bedi.
†
Ekin
orroka itsaso eta itsas-barren,
ugarte eta hango biztanle.
Alaitu bitez basamortu eta hango uriak
Kedar-zelaietan bizi diranak.
Petratarrak, oihuka ekin,
mendi-ganean irrintzi egin.
Jaunaren aintza abestu beie,
ugarteetan emon beioe ospe.
Badoa Jauna indartsu bat lez,
sutan doa gudari bat lez.
Irrintzia bota oihu-oihuka
eta badoa ausarta etsaiaren
aurka.
Isilik egon naz aspaldi honetan,
berba barik dot dana jasan.
Umegina lez dihardut
garrasika,
ito-zorian arnas-estuka.
Idortuko ditut mendi eta mendixkak,
igartuko bedarrak,
lehortuko ditut ibaiak,
txukatuko aintzirak.
Gidatuko ditut itsuak bide harrotzetan,
eta eroango bidezidor
ez-ezagunetan.
Argi bihurtuko deutset iluna,
eta zelai, malkarrak.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta maibako egunetan.
Amen.
Ant. Kanta Jaunari kantu barri, Haren gorespena lurraren bazterreraino heldu bedi.
3 Ant. Gizonaren Semeak, datorrenean, aurkituko ete dau sinismenik lurrean?
134a Salmoa
Goretsi eizue Jaunaren izena,
goretsi ha, Jaunaren
mirabeak.
Jaunaren etxean zagozenak,
Jaunaren, gure Jainkoaren, atarietan
zagozenak.
Goretsi eizue Jauna ona dalako,
eresi egiozue Haren izenari gozoa
dalako.
Jakob hautatu dau-eta Jaunak
beretzat,
Israel bere ondaretzat.
Badakit handi dala Jauna,
jainko guztien aldean nagusi
gure Jauna.
Nahi dauan guztia egin dau
Jaunak zeru-lurretan,
itsasoan eta ur-sakon
guztietan.
Hodeiak lurraren bazterretatik ekartzen dauz,
tximistez euria ekartzen dau,
haizea bere txokoetatik ataratzen
dau.
Jo ditu Egiptoko lehen seme-alabak,
gizaki eta abereak.
Mirari eta ikusgarriak egin
ditu, Egipto, zure erdian,
Faraonen eta haren morroi
guztien kaltetan.
Atzerri ugari jo ditu, errege bizkorrak hil ditu:
Sijon, amortarrena, eta Og,
basandarrena,
Kanaango errege danak.
Hareen lurra emon deutso
ondaretzat,
bere herri Israel-i
ondaretzat.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan.
Amen.
Ant. Gizonaren Semeak, datorrenean, aurkituko ete dau sinismenik lurrean?
(Hemendik aurrera, hilaren egunekoa)
17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24
No hay comentarios:
Publicar un comentario