2024/12/18

IV. Martitzena

Abendualdiko IV. Martitzena

GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
     Hasieran zen bezala orain eta beti
     gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

_________________________________

Goratzarrea, 16ra arte:

     Zatoz, Jauna!

     Zatozkigu ta aska gaitzazu

17tik aurrera:

     * Zatoz, Kristo

_________________________________

 

Salterioa

1 Ant. Urtengo dau Jaunak bere jauretxetik, eta etorriko da bere herria salbatzera.

100 Salmoa

Nire kanta-gai maitasuna ta zuzentasuna,
     Zeuri abestuko deutsut salteriz, Jauna.
     Biderik zuzenena dot hartuko;
     Zu nigana noiz etorriko?

Bihotz errugabez ibiliko naz,
     nire etxe barruan.
     Nire begien aurrean ez dot asmorik
     gaiztakeria egitekorik.

Gaizkileari nik gorroto,
     ez da nigana batuko.
     Bihotz gaiztoa urrun egongo da nigandik,
     ez dot ezagutuko gaizto danik.

Lagun-hurkoa isilpean bezten diharduana,
     haxe da galduko dodana.
     Begi-goi dana eta bihotz-harro,
     nik ez dot jasango.

Nire begiak lurreko zintzoei begira:
     neugaz bizi izango dira;
     bide garbian dabilana,
     haxe nire morrontzan jardungo dauana.

Ez da inor bizi izango nire etxean,
     iruzur eginean.
     Guzurrez diharduana ez da egongo oinen ganean,
     nire begien aurrean.

Lurreko hobendunak goizero galduko ditut,
     haizatuko Jaunaren uritik gaizkile guztiak.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Urtengo dau Jaunak bere jauretxetik, eta etorriko da bere herria salbatzera.

 

2 Ant. Sion da gure uri babestua: harresi eta harresi-aurrekoak jarri deutsoz Salbatzaileak; zabaldu eizuez ateak, Jainkoa geugaz da-ta, alleluia.

Kantika: Dn 3, 26.27.29.34-41

Bedeinkatua Zu, Jauna, gure arbasoen Jainkoa!
     Goresgarria eta aintzagarria betiko zure izena!

Egin deuskuzun guztian zuzena zara-ta,
     zure egite guztiak zinak dira.
     Zuzenak dira zure bide guztiak,
     egiazkoak zure epai guztiak.

Bai, pekatu egin dogu, eta oker jokatu,
     Zugandik aldenduz.
     Guztian hutsegin dogu,
     zure aginduak ez ditugu entzun.

Zure izen onagaitik!
     Ez gaizuz betiko zapuztu, Jauna,
     eta ez hausi gugaz dozun ituna.
     Ez ukatu guri zure errukirik,
     Abraham zure maiteagaitik;
     Isaak zure moroiagaitik,
     Israel zure santuagaitik.

Zeuk emon zeuntsen-eta berbea
     zeruko izarrak eta itsasoko hondarrak lez,
     ugarituko zendula hareen ondorea.

Orain, ordea, Jauna, oso txiki bihurtu gara,
     beste herri guztien aldean;
     hankapetuta gagoz gaur lurbira osoan,
     geure pekatuen ordainetan.

Aldi honetan ez dogu buruzagirik,
     ez profeta, ez gidari, ez erre-oparirik,
     ez opari, ez eskeintza ta ez lurrunik;
     Ez dogu lehen frutuak Zuri eskeintzeko tokirik,
     ez zure errukia non-aurkiturik.

Horregatik, Jauna, hartu gaizuz onez,
     bihotz-damuz gagoz-eta,  eta gogo apalez;
     hartu gaizuz, ahari eta zezenen erre-opari lez,
     milaka bildots gizen lez.

Halan izan bedi gaur gure oparia zure aurrean,
     eta atsegin bekizu guk Zuri jarraitzea,
     ez dira-ta lotsatuko Zugan uste on dabenak.

Orain bihotz-bihotzez jarraitzen deutsugu,
     zure bildur gara eta zure aurpegiaren bila gabiltzuz.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Sion da gure uri babestua: harresi eta harresi-aurrekoak jarri deutsoz Salbatzaileak; zabaldu eizuez ateak, Jainkoa geugaz da-ta, alleluia.

 

3 Ant.  Ezagutu beie, Jauna, lurrean zure bidea, herri guztietan Zugandiko salbamena.

143a Salmoa

Bedeinkatua izan bedi nire harkatx dan Jauna,
     eskuok gudura eta atzamarrok burrukara
     egokitzen deustazana.
     Nire laguntzaile eta nire gaztelu,
     nire salbatzaile eta gordeleku.
     Nire babeski eta batze-leku da-ta,
     herriak menpeko emon deustazana.

Jauna, zer da gizona Zu haretzaz arduratu zaitezan?
     Zer da gizasemea Zu haretzaz oroitu zaitezan?
     Gizona arnasaldi baten antzeko,
     haren egunak, iges doan gerizearen antzeko.

Eratsi eizu ortzia eta jatsi zaitez, Jauna,
     ikutu eizuz mendiak, eta ketan jarriko dira.
     Tximistez jo eta sakabanatu eizuz,
     zure gezia jaurtiz ikaratu eizuz.

Luzatu eidazu eskua goiko ganetik,
     atara naizu eta salbau uholdetik,
     atzerritarren eskutik.
     Guzurra dino-ta hareen ahoak,
     hareen eskoiak guzurrezko zina.

Kantu barri bat kantatuko deutsut, Jainkoa,
     hamar hariko salterioz abestekoa,
     Erregeei garaipena emon deutsezuna,
     Dabid, zure morroia, onik atara dozuna.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Ezagutu beie, Jauna, lurrean zure bidea, herri guztietan Zugandiko salbamena.

 

(Hemendik aurrera, hilaren egunekoa)

17,  18,  19,  20,  21,  22,  23,  24

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Lehenengo Astea

ABENDUALDIKO I. DOMEKEA Agurra V/. Zatozkit lagun, ene Jainko. R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/. Aintza Aitari eta Semea...