Abenduaren 21ean
Gorespenak
Salterioa (astearen egunekoa: III. edo IV. astekoak)
Jainkoaren itza
Is 7, 14b-15
Begira, birjinea seindun dago, eta semea izango dau; Emmanuel ipiniko deutso izen, hau da: Jaungoikoa gugaz. Gatzatua eta eztia jango dauz, gatxa baztertzen eta ona aukeratzen ikasi arte.
R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.
V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.
Bened. ant. Ez izan bildurrik, hemendik bost egunera etorriko
jatzue Jauna.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ez izan bildurrik, hemendik bost egunera etorriko jatzue
Jauna.
Eskariak
Egin deiogun otoitz, bere errukian geugana datorren Jesu Kristo gure Jaunari, eta etenbarik esan deiogun:
Zatoz, Jesus Jauna.
—Aitaren altzotik urtenda, gure haragiaren jantzia hartzera etorri zaran Horrek: * garbitu eizu, izatez kutsaturik dagoan gizakia.
—Aukeratuen artean, aintzaz beterik azalduko zaran Hori: * orain etorri zakiezanean, agertu zaitez bihotzbera pekatariekaz.
—Zure gorespenak pozik abesten ditugunoi, * ekarri eiguzu zure salbamena.
—Sinismenaren bidez, argitara ekarri gaituzunok, * gure egite onez, atsegin gakizuzala.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Entzun, Jauna, bihotz onez zure herriaren otoitzak; zure Semea gizon eginik etortzeaz poztutzen diranak, Ha aintzaz etorriko danean, betirauneko bizitza jadetsi daien. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario