2024/12/12

Abenduaren 19

Abenduaren 19an

Gorespenak

Goratzarrea

Salterioa (astearen egunekoa: III. edo IV. astekoak)

 

 

Jainkoaren hitza

Is 2, 3

    Zatoze, igon daigun Jaunaren mendira, Jakoben Jainkoaren etxera: Berak erakutsiko deuskuz, bere bideak, eta Haren bidezidorretan ibiliko gara; Siondik urtengo dau-ta legeak, eta Jerusalemdik Jaunaren hitzak.

R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.

V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.


Bened. ant.  Goiz-eguzkia lez sortuko da munduaren Salbatzailea; eta euriak lurra asetzen dauan lez, halan jaitsiko da Birjinearen sabelera.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
   
agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Goiz-eguzkia lez sortuko da munduaren Salbatzailea; eta euriak lurra asetzen dauan lez, halan jaitsiko da Birjinearen sabelera.

 

Eskariak

    Senide maiteok, egin deiogun otoitz, gu heriotzaren menpetik ataratzera datorren Kristori; eta esan deiogun bihotzez:

Zatoz, Jesus Jauna.

    —Zure etorrera aldarrikatzen dihardugun bitartean, Jauna, * huskeria guztitik garbitu eizu gure bihotza.

    —Zuk egin dozun Eleizeak, Jauna, * goraldu zaizala herri guztietan.

    —Begiak argitzen dituan zure Legeak, Jauna, * babestu daizala Zu autortzen zaituen guztiak.

    —Zure etorrerako poza, aurrez ezagutuazoten deuskuzun Horrek: * egizu, maitasun bizi batekin hartu zaiguzala.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

    Jainko Jauna, Mari Birjinea ama eginez, erakutsi deutsazu munduari zure aintzaren distirea; iguzu, Kristo gizon eginaren misterioa fede garbiz sinistu daigula eta bihotz apalez goretsi. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

 

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Lehenengo Astea

ABENDUALDIKO I. DOMEKEA Agurra V/. Zatozkit lagun, ene Jainko. R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/. Aintza Aitari eta Semea...