ABENDUALDIKO II. DOMEKEA
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea
Zatoz, Jauna! Gaur zai duzu mundua,
zori gaitzez hain da hondatua!
Zatoz, Jauna! Zabal, otoi, zerua:
Etor bedi zure erreinua!
Zatoz Jauna! Nausi bait da dirua:
jendea maiz dauka zapaldua.
Entzun, Jauna, behartsuen oihua:
Etor bedi zure erreinua!
Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez
gau:
piztu gugan fedearen sua.
Zatoz, Jauna! Argi ezazu mundu hau:
Etor bedi zure erreinua!
jendeek elkar ezin hartu dute.
Zatoz, Jauna! Zuk bat egin mundua:
Etor bedi zure erreinua!
1 Ant. Sion da gure uri babestua: harresi eta harresi-aurrekoak jarri deutsoz Salbatzaileak; zabaldu eizuez ateak, Jainkoa geugaz da-eta, alleluia.
117 Salmoa
Eskerrak Jaunari, ona da-eta,
Haren
maitasuna betikoa da-eta.
Israel-etxeak
hauxe esan bei:
«Haren
maitasuna betikoa».
Aaron-etxeak hauxe esan bei:
«Haren
maitasuna betikoa».
Esan beie
Jaunaren bildur diranek:
«Haren
maitasuna betikoa».
Deitu neutsan larrialdian Jaunari,
entzun eustan
eta onez atara.
Jauna dot neugaz:
ez deutsat bildurrik,
gizonak egin
leikidanari.
Nirekin
Jauna, niri lagun egiteko,
nik etsaiak
lotsatuak ikusteko.
Hobe da Jaunagana batzea,
eta ez gizakiengan
uste on izatea;
hobe da
Jaunagana batzea,
eta ez handikiengan
uste on izatea.
Atzerri-jende guztiek inguratu ninduen:
Jaunaren
izenean xehatu nebazan.
Alde guztitik
jendeek inguratu ninduen:
Jaunaren
izenean xehatu nebazan.
Erleek lez
inguratu ninduen,
biztu ziran
sua sasian lez:
Jaunaren
izenean xehatu nebazan.
Gogor bultzatu ninduen jausteko,
hantxe egoan
Jauna niri laguntzeko.
Nire indar
eta nire kemen Jauna,
Bera suertatu
da nire salbazinoa.
Poz eta garaipen-oihuak zintzoen txabolan:
«Jaunaren eskoiak
bizkor jokatu dau,
Jaunaren eskoiak
nau altxatu,
Jaunaren eskoiak
bizkor dau jokatu».
Ez naz hilgo, bizi izan baino,
Jaunaren eginak
nik oihukatuko.
Zigortu nau
Jaunak, zigortu,
baina ez nau heriotzaratu.
Edegi niri zintzotasunaren ateak,
hortik
sarturik emon deiodazan Jaunari eskerrak.
Hauxe da
Jaunaren atea,
zintzoak
sartuko dira aurrera.
Eskerrak Zuri, entzun nozulako,
salbamen suertatu
zaiatazalako.
Etxegileek baztertutako harria,
berori suertatu
da giltz-harria.
Jaunak egin dau
hori,
gure begien harrigarri.
Hauxe da Jaunak egin dauan eguna,
gu poztutzeko
eta alaitzeko eguna.
Emon, Jauna,
salbazinoa,
emon, Jauna,
zoriona.
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena,
bedeinkatzen
zaituegu Jaunaren etxean.
Jainkoa da
Jauna,
guri argi
egin deuskuna.
Antolatu eizue jente-lerroa
abar-hostoak
eskuetan dabezala,
altarearen
ertzetaraino doazela.
Zeu zara nire Jainko,
eskerrak emoten
deutsudaz;
ene Jainko,
goresten zaitut.
Eskerrak Jaunari, ona da-eta,
Haren
maitasuna betikoa da-eta.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espíritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Sion da gure uri babestua: harresi eta harresi-aurrekoak jarri deutsoz Salbatzaileak; zabaldu eizuez ateak, Jainkoa geugaz da-eta, alleluia.
2 Ant. Egarri zarien guztiok erdu uretara; bilatu eizue Jauna aurkitu daiteken artean, alleluia.
Kantika: Dn 3, 52-57
Bedeinkatua Zu, Jauna, gure arbasoen Jainkoa:
aintza ta
gorespen Zuri gizaldietan.
Bedeinkatua zure izen santu eta aintzagarria:
aintza ta
gorespen Berari gizaldietan.
Bedeinkatua Zu, jauretxe santu eta aintzagarrian:
aintza ta
gorespen Zuri gizaldietan.
Bedeinkatua Zu, zure erreinuko aurkian:
aintza ta
gorespen Zuri gizaldietan.
Bedeinkatua Zu, kerubin-gainean jesarrita,
lezak ikusten
dozuzana:
aintza ta
gorespen Zuri gizaldietan.
Bedeinkatua Zu, zeru-sabaian:
aintza ta
gorespen Zuri gizaldietan.
Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta
ospatu gizaldietan.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu
santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako
egunetan. Amen.
Ant. Egarri zarien guztiok erdu uretara; bilatu eizue Jauna aurkitu daiteken artean, alleluia.
3 Ant. Hara, gure Jauna indartsu dator eta argituko
ditu bere morroien begiak, alleluia.
150 Salmoa
Goretsi eizue Jauna bere jauretxean,
Goretsi eizue
bere zeru ospetsuan.
Goretsi eizue,
Berak egin-lan handiakaitik,
Goretsi eizue
bere handiaren handiagaitik.
Goretsi eizue turutaren hotsez,
Goretsi eizue
salteriz eta kitar-hotsez.
Goretsi eizue
zaldabai eta dantzarekin,
Goretsi eizue
zurda-soinu eta txistuarekin.
Goretsi eizue txilin ozenekin,
Goretsi eizue
txilin alaiekin.
Arnasa duen
guztik Jauna beza goretsi.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako
egunetan. Amen.
Ant. Hara, gure Jauna indartsu dator eta argituko ditu bere morroien begiak, alleluia.
Jainkoaren hitza
Erm 13, 11-12
Ordua da lotatik izartutzeko; sinisten hasi-barri haretan baino hurrago dogu gaur gure salbazinoa. Badoa gaua; ganean dogu eguna; kendu daiguzan, ba, ilunpeetako egintzak, eta jantzi argizko armak.
R/.
Kristo, Jainko biziaren Seme, * erruki zakiguz. Kristo.
V/. Mundura etortzekoa zarana. * Erruki. Aintza Aitari. Kristo.
Bened. ant. Begitu:
hor bialtzen dot Nik nire mezularia zure aurretik, zuri bidea prestatzera.
Bedeinkatua
Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan
hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituanen bidez;
salbamena gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela
egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami
zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure
etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz,
seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta heriotz-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako
egunetan. Amen.
Ant. Begitu: hor bialtzen dot Nik nire mezularia zure aurretik, zuri bidea prestatzera.
Eskariak
Senide maiteok, otoitz egin deiogun bizien eta hilen epaile dan Jesu Kristo gure Jaunari, esanez:
Zatoz, Jesus Jauna.
—Pekatariak salbatzera etorri zaran Jesus Jauna: * zaindu gaizuz tentazinoan jausteko zoritxarretik.
—Epai-egunean agirian azalduko zaran Horrek: * agertu eizu gugan gu salbatzeko daukazun indarra.
—Emoiguzu zure aginduak gogoz betetzeko laguntza, * maitasunean prestatu gaitezan zure etorrerarako.
—Gizaldi guztietan onetsia zaran Horrek: * egizu, errukiz,
gizaldi honetan zintzo bizi izan gaitezala, zure zorioneko itxaropenean, eta
jarri daigula gure uste ona zure etorrera ospetsuan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko errukitsu ahalguztiduna, lur honetako egintzek ez gaiezela lotu zure Semearen bidera goazenok, eta Jainko-jakituriaren erakuspenek eroan gaiezala zure Semearekin bat egitera. Zurekin eta Espiritu Santuarekin.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu
Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
ABENDUALDIKO II. ASTELEHENA
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea
Zatoz ta izan gure sutargi,
ikus dezaten gure begiok
zure aintzaren ederra.
Azkartu zure indarra
eta iguzu salbazioa.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.
Zatoz ta izan bizitzaren gar,
igor zaiguzu zure Arnasa
eraberritu gaitezen.
Behar ordutan gure adore,
gure pausoen gidari.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.
Zatoz ta izan «gurekin Jainko»,
argi gaitzazu Zuri darizun
jakinduriaren argiz.
Erne bekigu salbazinoa,
nola menditan goiz-alba.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.
1 Ant. Noiz joango ete naz Jainkoaren aurpegia ikustera?
41 Salmoa
Basahuntza iturrien irrika lez,
halantxe daukat, Jainko, gogoa irrika Zeugana.
Nire gogoa Jainkoaz, Jainko biziaz, egarri da,
noiz joango ete naz Jainkoaren aurpegia
ikustera.
Gau ta egun, negar-malkoak ditut ogi,
egunero jabiltaz: «Non dok hire Jainko hori?»
Urtutzen jat barruan gogoa hau oroituz:
zelan joaten nintzan Jainkoaren etxera,
irrintzika ta goraka, jendetzaren aurrean,
jaitarrekin batera.
Zergaitik zagoz, ene arima, lur-jorik?
Zergaitik, egon-ezinik?
Itxaron Jainkoagan, barriro ere Bera dot-eta
goretsiko,
nire aurpegiaren salbamen eta nire Jainko.
Atsekabez daukat bihotza,
eta gogoan zaitut Jordan-lurretik,
Hermondik eta Misar-menditik.
Leizeak leizeari deadar zure ur-jauzien durunduan,
zure olatu eta ur-tontorrak nire ganetik igaro
dira.
Egunez bialduko deust Jaunak bere grazia,
eta gauez egingo deutsat eresi,
otoitz egingo, bizi nauan Jainkoari.
Hauxe esango deutsat Jainkoari:
«Ene Arkaitz, zergaitik naukazu ahazturik?
Zergaitik nabil goibel, etsaiak zapaltzen nauala?
Hazurrak xehatzen jataz, etsaiek isekatzen nabenean,
«Non dok hire
Jainko hori?» egunero niri esatean.
Zergaitik zagoz, ene arima, lur-jorik?
Zergatik, egon-ezinik?
Itxaron Jainkoagan, barriro ere Bera dot-eta
goretsiko,
nire aurpegiaren salbamen eta nire Jainko.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako
egunetan. Amen.
Ant. Noiz joango ete naz Jainkoaren aurpegia ikustera?
2 Ant. Agertu eiguzu, Jauna, zure aintza ta zure errukia.
Kantika: Sir 36, 1-7. 13-16
Gauza guztien Jainko, salbau gaizuz;
atzerri guztietan Zeuganako bildurra sartu eizu.
jaso zure eskua beste herrien aurka,
ikusi daien zure ahalmena.
Gu zigortuz, santu agertu zara-eta hareen aurrean,
holan, hareek zigortuz, agertu zaitez handi
gure aurrean.
Jakin daien, Jauna, geuk dakigun lez,
Zeu beste jainkorik ez dala.
Barritu eizuz mirariak, barriztau harrigarriak,
zure esku eta besoari emoiezu ospea.
Batu eizuz Jakoben leinu guztiak,
behinola lez emoiezu euren ondarea.
Erruki zakioz, Jauna, zure izena daroan herriari,
zure lehen-semetzat hartu dozun Israeli.
Erruki zakioz zure uri santuari,
Jerusalemi, zure bizilekuari.
Bete eizu Sion zure handitasunez,
eta zure jauretxea zure edertasunez.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako
egunetan. Amen.
Ant. Agertu eiguzu, Jauna, zure aintza ta zure errukia.
3 Ant. Bedeinkatua Zu, Jauna, zeru urdinean.
18 Salmoa
Ortziak Jainkoaren ospea dau zabaltzen,
zeru urdinak Haren esku-lana iragartzen.
Bialtzen deutso hitza egunak egunari,
barri emoten gauak gauari.
Ez da hitzik, ez berbetarik,
ez da hotsik, entzun daitekeanik:
Lur guztira zabaltzen da hareen hotsa,
lurbiraren mugaraino hareen berbetea.
Han ipini deutso eguzkiari egoitza,
urteten dau, senarrak bere gelatik lez;
pozik doa gizon indartsu antzera,
bere ibil-bidea egitera.
Zeru-bazterretik urteten dau,
eta beste bazterreraino haren txangoa,
inork ezin daike hutsegin haren beroa.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako
egunetan. Amen.
Ant. Bedeinkatua Zu, Jauna, zeru urdinean.
Jainkoaren hitza
Is 2, 3
Zatoze, igon daigun Jaunaren mendira, Jakoben Jainkoaren etxera. Harek bere bideak erakutsiko deuskuz eta bere bide-zidorretan ibiliko gara; Siondik urtengo dau-eta legeak, eta Jerusalemetik Jaunaren hitzak.
V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.
Bened. ant. Holantxe
dino Jaunak: Bihotz-barritu zaiteze, hurreratu da-eta zeruetako erreinua.
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
behinola
bere profeta zituenen bidez;
salbamena gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte
santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami
zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan
Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren
profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku
Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Holantxe dino Jaunak: Bihotz-barritu zaiteze, hurreratu da-eta zeruetako erreinua.
Eskariak
Senide maiteok, otoitz egin deiogun gu heriotzearen menpetik ataratzera datorren Kristori; eta esan deiogun bihotzez:
Zatoz, Jesus Jauna.
—Zure etorrerea aldarrikatzen dihardugun bitartean, Jauna: * huskeria guztitik garbitu eizu gure bihotza.
—Zuk egin dozun Eleizeak, Jauna, * goraldu zaizala herri guztietan.
—Begiak argitzen dituan zure Legeak, Jauna, * babestu daizala Zu autortzen zaituen guztiak.
—Zure etorrerako poza aurrez ezagutuazoten deuskuzun Horrek: * egizu, maitasun bizi bategaz hartu zaiguzala.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Igon bei, Jauna, zure aurrera gure eskariak; eta iguzu, bete-betean ezagutu daigula zure Seme gizon eginaren misterio handia. Zurekin eta Espiritu Santuarekin.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu
Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
ABENDUALDIKO II. MARTITZENA
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea
Zatoz, Jauna! Gaur zai duzu mundua,
zori gaitzez hain da hondatua!
Zatoz, Jauna! Zabal, otoi, zerua:
Etor bedi zure erreinua!
Zatoz Jauna! Nausi bait da dirua:
jendea maiz dauka zapaldua.
Entzun, Jauna, behartsuen oihua:
Etor bedi zure erreinua!
Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez
gau:
piztu gugan fedearen sua.
Zatoz, Jauna! Argi ezazu mundu hau:
Etor bedi zure erreinua!
jendeek elkar ezin hartu dute.
Zatoz, Jauna! Zuk bat egin mundua:
Etor bedi zure erreinua!
1 Ant. Bialdu eidazu, Jauna, zure argia ta zure egia.
42 Salmoa
Egidazu auzi, Jainko,
zaindu nire
auzia bihotz bako jenteagandik,
begitu eidazu
gizon maltzur eta makurragandik.
Jainko, nire babesa Zeu zara-eta:
zergaitik haizatu
nozu?
Eta zergaitik
nabil goibel,
etsaiak
zapaltzen nauala?
Bialdu zure argia ta zure egia, eurek eroan naien,
zure mendi
santura, zure jauretxolara, sartu naien.
Eta sartuko naz Jainkoaren altarara,
poz eta
atsegin dodan Jainkoagana,
kitaraz
goretsiko zaitut, Jauna, ene Jainkoa.
Zergaitik zagoz, ene arima, lur-jorik?
Zergaitik, egon ezinik?
Itxaron
Jainkoagan, barriro be Bera dot-eta goretsiko,
nire
aurpegiaren salbamen eta nire Jainko.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bialdu eidazu, Jauna, zure argia ta zure egia.
2 Ant. Zaindu gaizuz, Jauna, gure bizitzako egun guztietan.
Kantika: Is 38, 10-14. 17-20
Holan ninoan: «Joan beharrean nago nire egunen erdian;
Lezako
ateetan itziko nabe
gelditzen jatazan
urteetan».
Holan ninoan:
«Ez dot barriro
Jauna ikusiko bizien lurrean,
ez dot barriro
gizakirik ikusiko lurtarren artean.
Erauzi eta kendu egin deuste bizilekua,
artzainen oihal-txabola
lez;
euliek bezela
hariltzen neban nire bizia,
eta moztu
egin deustazu haria».
Gau ta egun hondatzen nozu,
goizera arte
oihuka naukazu.
Lehoi batek lez,
hazur guztiak xeatzen deustazuz.
Txioka dihardut elaia lez,
urruka usoa lez;
makaltzen
jataz begiok gora begira;
Jauna, larri
naz, heldu zakidaz!»
Hara, osasun bihurtu da nire gatxa,
Zeuk gorde
dozu-eta heriotza-zulotik nire bizia,
zeure atzera
jaurti dozuz nire hoben guztiak.
Ez zaitu, ez, Lezeak eskertzen,
ez Heriotzeak
goresten,
zulora doazenek
ez dabe zure leialtasuna itxaroten.
Bizidunak,
bizidunak baino ez zaitu eskertzen,
neuk orain lez;
aitak iragartzen
deutse seme-alabei zure leialtasuna.
Zatorkidaz, Jauna, salbatzera,
eta joko dugu
soinua, Jaunaren etxean,
bizi garan
egun guztietan.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zaindu gaizuz, Jauna, gure bizitzako egun guztietan.
3 Ant. Zeuri dagokizu, Jainko, goratzarre Sionen. †
64 Salmoa
Zeuri dagokizu, Jainko, goratzarre Sionen,
† Zuri
zin-eginak betetzen dabez.
Entzuten dozu-eta eskaria,
Zeugana dator
hobenakaitik gizakia.
Gaiztakerien
zamapean gaituzu,
baina Zuk parkatu
egiten dituzu.
Bai dohatsu, Zuk berezirik hartzen dozuna,
zure
atarietan daukazuna;
asetu gaizala
zure etxeko onak,
zure
jauretxeko santutasunak.
Zintzotasun harrigarriz gaituzu entzuten,
Jainko, gure
Salbatzaile,
lur-muga
guztien itxaropide,
urruneko
itsasoen ustebide.
Zeuk sendotzen dozuz mendiak zeure ahal-izatez,
gerria
jantzirik indarrez.
Zeuk baretzen
dozu itsas-orroa,
olatuen hotsa
eta herrien orroa.
Zure mirariz lur-bazterrak bildurtzen dituzu,
sortalde-sartaldeak
mugaz-muga pozez betetzen dituzu.
Agertu zaiakoz lurrari eta euriz beratu dozu,
oparo
aberastu dozu.
Jainko-ibaia
urez da betea, emon deutsezu gari-garaua,
Zeuk atondu dozu-eta
lurra holan.
Urez asetu dituzu ildoak, lurrak bardindu,
euriz bigundu
eta erne-muinak bedeinkatu.
Zeure
ondasunez burutu dozu urtea,
guritasunez dariola dagoz zure bideak.
Mendiko larrak hortxe dagoz guri,
eta munoak
atseginez apaindurik.
Zelaiak
artaldez jantzi dira, ibarrak gariz estaldu,
txaloka eta
kantari.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zeuri dagokizu, Jainko, goratzarre Sionen.
Jainkoaren hitza
Has 49, 10
Errege-makilea
ez da Judagandik urrunduko, ez-eta aginte-makilea ere haren belaun-artetik,
hari zergak ordainduz herri guztiak menpean hartu arte.
R/. Zeure ganean,
Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.
V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.
Bened. ant. Poztu
zaitez eta alaitu, Siongo alaba, zeugana nator-eta; eta zeure erdian bizi
izango naz —dino Jaunak.
Bedeinkatua
Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan
hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbamena gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela
egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami
zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure
etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz,
seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako
egunetan. Amen.
Ant. Poztu zaitez eta alaitu, Siongo alaba, zeugana nator-eta; eta zeure erdian bizi izango naz —dino Jaunak.
Eskariak
Senideok, otoitz egin deiogun gizaki guztiak argitzen dauzan Jesu Kristo gure Jaunari, pozarren esanez:
Zatoz, Jesus Jauna.
—Zure etorrerearen argiaz hondatu eizuz gure ilunpeak, * eta prestatu gaizuz zure emoitzak hartzeko.
—Gure Jainko Jauna, salbau gaizuz, * gaur zure izen santua handietsi daigun.
—Berotu eizuz gure bihotzak, zeure egarri izan gaitezan, * eta zeugaz bat egitea irrikitu daigun.
—Gure makaltasuna indartu dozun Jauna, * erdu gaixorik dagozanei eta gaur hil behar dabenei laguntzera.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, zure salbamenaren barri ona lurraren azken mugetaraino iragarri dozu; iguzu, arren, zure Semearen jaiotza ospetsua pozez beterik itxaron daigula. Zurekin eta Espiritu Santuarekin.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
ABENDUALDIKO II. EGUAZTENA
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea
Zatoz ta izan gure sutargi,
ikus dezaten gure begiok
zure aintzaren ederra.
Azkartu zure indarra
eta iguzu salbazioa.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.
Zatoz ta izan bizitzaren gar,
igor zaiguzu zure Arnasa
eraberritu gaitezen.
Behar ordutan gure adore,
gure pausoen gidari.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.
Zatoz ta izan «gurekin Jainko»,
argi gaitzazu Zuri darizun
jakinduriaren argiz.
Erne bekigu salbazinoa,
nola menditan goiz-alba.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.
1 Ant. Zure bideak santu, ene Jainko; nor da handiz gure Jainkoa bezain jainko?
6 Salmoa
Jainkoagana joat berbaldia, oihuka nauka,
Jainkoagana nire
berbaldia, entzun naian.
Estualdian Jaunaren bila nabil,
gauez aspertu
barik zabaltzen dot eskua,
pozari uko
egiten deutso nire gogoak.
Aieneka nago Jainkoaz oroitzean,
arnasea
galtzen dot gogoratzean.
Begirik itxi barik
naukazu,
kezkaz, ezin dot
berbarik egin.
Lehengo egunak jataz bururatzen,
antxinako
urteak gogoratzen;
gauez buru-iraultzen
dihardut,
ausnartuz neure
buruaz galdetzen:
Betiko zapuztu ete gaitu Jaunak?
Ez ete dogu
gure alde aurrerakoan?
Agortu ete da
betiko Haren maitasuna,
galdu ete da betiko
Harek emondako hitza?
Errukitzea Jainkoari ahaztu ete?
edo-ta,
sumindurik, bere errukia itxi ete?
«Hauxe dot
min —da nire esana—,
Goi-goikoaren
eskua aldatu jatana».
Oroitzen naz Jainkoak eginetaz,
oroitzen,
bai, antxinako mirarietaz.
Zure lan
guztiak buruz iraultzen ditut,
eta zure
mirariak hausnartzen ditut.
Zure bideak santu, ene Jainko,
nor da handiz
gure Jainkoa bezain jainko?
Jainko
mirarigile zara Zu,
herriei zure
indarra adierazi deutsezu.
Zeure besoz
askatu dozu zure herria,
Jakoben eta
Joseren semeteria.
Urek ikusi zinduezan, ene Jainko,
urek ikusi zinduezan
eta izutu egin ziran,
olatuak ere
ikaratu egin ziran.
Euria erruz egin eben lainoek,
hodeiek berbaroa
emon eben,
zure geziek hegan
egin eben.
Zure ostotsak zurrunbiloan burrunba,
tximistek
argitu eben lurbira,
dardaratu eta
ikaratu egin zan lurra.
Itsasoz egin zendun zure bidea,
eta zure
bidexka ur handietan,
zure
aztarnarik ez zan agiri.
Artalde-antzera zenduan zure herria,
Moisesen eta
Aaronen bidez ekarria.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako
egunetan. Amen.
Ant. Zure bideak santu, ene Jainko; nor da handiz gure Jainkoa bezain jainko?
2 Ant. Jauzika daukat bihotza Jaunagan, beheratzen eta goratzen dauanagan.
Kantika: 1 Sm 2, 1-10
Jauzika daukat bihotza Jaunagan,
jagi da nire
bekokia Jainkoagan.
Etsaien aurka
zabal dagit berba,
zure
laguntzaz poztutzen naz-eta.
Ez da
santurik Jauna hainakorik,
ez da izan
ere besterik,
ez da harkatxik
gure Jainkoa hainakorik.
Ez egin berba bar-bar eta harro-harro,
handi-usterik
ez bei urten zuen ahotik.
Jainkoa da-eta
Jauna, guztia dakiana,
Berak
neurtzen dau guk egina.
Bizkorren uztaiak eten egiten dira,
makalak,
ostera, kemenez jazten dira.
Asetuak,
ogi-orde doaz lanera,
gosetuak, barriz,
lanetik atsedenera.
Zazpitan erditu
da agor zana,
agortu da
seme-alaba asko zituana.
Heriotzea eta bizia Jaunak emoten ditu,
Berak Lezaratzen
dau eta handik ataratzen.
Jaunak dau
pobre ta aberats egiten,
beheratzen
eta goratzen.
Hautsetatik jagiazoten dau behartsua,
sats artetik
altxatzen txiroa;
handikien
artean jesarriazoteko,
eta aurki
garaitsu bat damotso.
Lurraren
zutoinak Jaunak bereak ditu-eta,
lurbirea hareen
ganean ipini dau.
Bere zintzoen urratsak ditu zaintzen,
gaiztoak, barriz, ilunpetan dira galtzen;
gizakia ez da
bizkor bere indarrez.
Bere etsaiak xehatu ditu Jaunak,
Goi-goikoak
ostots egin dau zeruan.
Jaunak
erabakiko ditu lurreko mugak,
emongo deutso
erregeri bere indarra,
eregiko dau bere
Gantzutuaren adarra.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako
egunetan. Amen.
Ant. Jauzika daukat bihotza Jaunagan, beheratzen eta goratzen dauanagan.
3 Ant. Errege da Jauna, alaitu bedi lurbira! †
96 Salmoa
Errege da Jauna, alaitu bedi lurbira!
† Poztu beitez
ugarte guztiak!
Inguruan Laino
eta Hodei baltza dakarz,
Zuzena eta
Bidezkoa ditu bere aurkiaren oinarri.
Aurretik Sua joako eta inguruko etsaiak kiskaldu
egiten ditu.
Haren
tximistek argitzen dabe lurbirea,
eta ikustean
ikaratu egiten da lurra.
Mendiak ezkoa lez urtzen dira Jaunaren aurrean,
lur guztiaren
Jaunaren aurrean.
Iragartzen dau
ortziak Haren zuzentasuna,
herri guztiek
dakuse Haren edertasuna. (dakuse=ikusten dabe)
Lotsatu egiten dira jainko-irudien jauresleak,
euren
jainkoengan harrotzen diranak:
Haren aurrean
ahuspeztuko dira jainko guztiak.
Entzunez poztutzen da Sion,
Judako uriak
alaitzen dira,
Jauna, zure
erabagiakaitik.
Zu, Jauna,
Goi-goiko, lur guztiaren ganetik,
oso garai zagoz
jainko guztien ganetik.
Maite ditu Jaunak hobena gorroto dabenak,
bere zintzoen
biziak zaintzen ditu,
gaiztoen
eskutik ataratzen ditu.
Argia sortu jako zintzoari,
alaitasuna bihotz-zuzenari.
Poztu
zaiteze, zintzoak, Jaunagan,
ospatu eizue
Haren izen santua.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako
egunetan. Amen.
Ant. Errege da Jauna, alai bedi lurbira!
Jainkoaren hitza
Is 7, 14b-15
Begitu, birjina
seindun dago, eta semea izango dau; Emmanuel ipiniko deutso izen, hau da:
Jaungoikoa geugaz. Gatzatua eta eztia jango dauz, txarkeria baztertzen eta ona
aukeratzen ikasi arte.
R/. Zeure ganean,
Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.
V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.
Bened. ant. Dabiden errege-aurkian jesarriko da, eta Haren erregetzak ez dau azkenik izango, alleluia.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta
bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
behinola
bere profeta zituenen bidez;
salbamena gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte
santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami
zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan
Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren
profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku
Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Dabiden errege-aurkian jesarriko da, eta Haren erregetzak ez dau azkenik izango, alleluia.
Eskariak
Otoitz egin deiogun, bere errukian geugana datorren Jesu Kristo gure Jaunari, eta eten barik esan deiogun:
Zatoz, Jesus Jauna.
—Aitaren altzotik urtenda, gure haragiaren jantzia hartzera etorri zaran Horrek: * garbitu eizu izatez kutxaturik dagoan gizakia.
—Aukeratuen artean aintzaz beterik azalduko zaran Hori: * orain zaiatorkezanean, agertu zaitez bihozbera pekatariekaz.
—Zure gorespenak pozik abesten doguzanoi, * ekarri eiguzu zeure salbamena.
—Sinismenaren bidez argitara ekarri gaituzunok, * gure egite onez atsegin gakizuzala.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztiduna, Kristo Jaunari bidea prestatzeko agintzen deuskuzu; ez gaizuzala itzi gure makaltasunagaitik etsitzen, sendo iraunazo daiguzula baino, zeruko osagilea gu bizkortzera noiz etorriko dan zain gagozanoi. Zure Seme Jesukristo.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
ABENDUALDIKO II. EGUENA
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea
Zatoz, Jauna! Gaur zai duzu mundua,
zori gaitzez hain da hondatua!
Zatoz, Jauna! Zabal, otoi, zerua:
Etor bedi zure erreinua!
Zatoz Jauna! Nausi bait da dirua:
jendea maiz dauka zapaldua.
Entzun, Jauna, behartsuen oihua:
Etor bedi zure erreinua!
Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez
gau:
piztu gugan fedearen sua.
Zatoz, Jauna! Argi ezazu mundu hau:
Etor bedi zure erreinua!
Zatoz, Jauna! Maitasunez gu bete:
jendeek elkar ezin hartu dute.
Zatoz, Jauna! Zuk bat egin mundua:
Etor bedi zure erreinua!
1 Ant. Jauna, zure indarrari eragiozu, zatoz eta salbau gaizuz.
79 Salmoa
Israelgo Artzain, aditu eizu,
Jose artaldea
lez larratzen dozu-eta.
Kerubin-ganean jesarri ei zara-eta,
egizu dirdai
Efrain, Benjamin eta Manasesen aurrera.
Zure
indarrari eragiozu,
zatoz eta
salbau gaizuz.
Jainko, birbiztu gaizuz,
salbau gaitezan,
zure begia leun agertu eizu.
Noiz arte zagoz sumin, Jauna, gudari-taldeen Jainkoa,
zure herriaren
otoitzaren aurka?
Negarra emon deuskuzu janari,
negar-malko ugariak
edari.
Auzoen arteko
burruka-bide egin gaituzu,
eta etsaiek
guri iseka dihardue.
Gudari-taldeen Jainko, birbiztu gaizuz,
salbau
gaitezen, zure begia leun agertu eizu.
Egiptotik mahatsondo bat atara zenduan,
atzerriak jaurtirik
landatu zenduan.
Lurra zeuntsan
eratu,
lurraldea
estaltzeraino zan errotu.
Mendiak gerizpean ditu bere gerizpearekin,
eta izeirik handienak
bere aihenekin.
Zabaldu ditu
adarrak Itsasoraino,
eta muskilak
Ibairaino.
Inguruko horma zergatik deutsazu hondatu,
bidez doazan
guztiek daien murriztu?
Basurdeek
lardaska daien,
basa-piztiek
jan daien?
Bihurtu zakiguz, gudari-taldeen Jainko,
begitu
zerutik, ikusi, mahatsondo honi agertu zakioz:
zeure eskuz
landatu dozun aldaska honi,
Zeuk indartu
dozun landareari.
Erre eta
kiskali dabe eta ebagi,
hondatu eizuz
zure bekozko zorrotzarekin.
Emoiozu eskua, aukeratu dozun gizakiari,
Zeuk indartu
dozun gizakumeari.
Ez gara
Zugandik urrunduko,
euki gaizuz bizirik
eta zure izena dogu deituko.
Jauna, gudari-taldeen Jainkoa, birbiztu gaizuz,
salbau gaitezan,
zure begia leun agertu eizu.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako
egunetan. Amen.
Ant.
Jauna, zure indarrari eragiozu, zatoz eta salbau gaizuz.
2 Ant. Ezagutuazo lur osoan aitatzekoak egin dituala Jaunak.
Kantika: Is 12, 1-6
Eskerrak Zuri, Jauna; nire aurka zengozan hasarre,
baina joan da
zure hasarrea eta pozez nozu bete.
Hara, Jainkoa
da nire salbatzaile;
badot uste on
eta ez naz bildur.
Jauna da-eta
nire indar eta kemen,
Bera izan da
nire salbamen.
Atarako dituzue urak pozetan,
salbazinoaren
iturrietan.
Egun haretan hauxe esango dozue:
«Eskerrak
Jaunari, haren izena aldarrikatu eizue.
Ezagutuazo herrietan
haren eginen bikainak,
iragarri eizue
Haren izen garaia.
Kanta Jaunari, egin dauz-eta aitatzekoak,
ezagutu beie hau
lurbira osoan.
Sionen bizi zarienok,
goretsi eizue irrintzika,
handi dago-eta
Israelgo Santua zuen erdian».
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako
egunetan. Amen.
Ant. Ezagutuazo lur osoan aitatzekoak egin dituala Jaunak.
3 Ant. Egin pozez oihu, laguntzaile dogun Jainkoari.
†
80 Salmoa
Egin pozez oihu, laguntzaile dogun Jainkoari,
† egin txalo
Jakoben Jainkoari.
Jo salteria, tunpa zaldabaia,
lirarekin
kitara alaia.
Jo turuta hilbarrian,
hilabeteko
gure jai handian.
Israelek dau-eta ohitura,
Jakoben
Jainkoak agindua;
Joseri jarri eutson
legea,
Egiptotik urtetzean.
Berbaro ez-ezaguna neban entzun:
«Kendu deutsat
bizkarretik zama,
haren eskuek itzi
dabe otzara-lana.
Larrialdian
oihu egin deustazu eta askatu zaitut,
ekatxaren barrutik
erantzun deutsut,
Meribako
uretan aztertu zaitut.
Entzun, ene herri, zure aurka dodan autormena,
entzungo ete
nozu Israel, agian!
Ez izan zugan
besteren jainkorik,
ez gurtu
jainko arrotzik.
Neu nozu Jauna, zure Jainkoa,
Egiptotik Neuk
zaitut atara:
zabaldu eizu
ahoa, eta izango dozu betea.
Baina nire herriak ez dau entzun nire berbea,
Israel ez da
egon nire esanera.
Horregaitik itzi
ditut euren bihotz txigorraren gurara,
bebilz euren
gogoaren arabera!
Ai, entzungo banindu nire herriak!
Balebil Israel
nire bidean!
Haren etsaiak
berehala zapalduko neunkez,
haren etsaien
aurka eskua bihurtuko neunke.
Jauna gorrotatzen dabenak menpean leukez,
eta hareen
zoria betiko horrela legoke.
Gari-maminez
janarituko neunke,
eta harkatxeko
eztiz asetu.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako
egunetan. Amen.
Ant. Egin pozez oihu, laguntzaile dogun Jainkoari.
Jainkoaren hitza
Is 45, 8
Egizue ihintz
goitik, zeruak; isuri eizue zuzenbidea, hodeiak! Lehertu bedi lurra, eta emon
bei salbazinoa, eta haregaz zuzentasuna.
R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.
V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza
Aitari. Zeure.
Bened. ant. Ni neu
nozu lagun —dino Jaunak—. Israelgo Santua dozu Salbatzaile.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta
bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
behinola
bere profeta zituenen bidez;
salbamena gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte
santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami
zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan
Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren
profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku
Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ni neu nozu lagun —dino Jaunak—. Israelgo Santua dozu Salbatzaile.
Eskariak
Senide maiteok, bere Semea gizon-emakumeak salbatzera bialdu eban Jainkoari, otoitz egin deiogun, barrutik esanez:
Erakutsi eiguzu, Jauna, zure errukia.
—Aita on-ona, sinismen osoaz autortzen dogun Kristo * egiten onen bidez ere autortu daigula.
—Zure Semea gure salbazinorako bialdu zenduan; * kendu ezbeharrak eta minak uri honetatik eta lur guztitik.
—Zure Semearen etorrereaz alaiturik dagoan lurralde honek, * hartu daiala gero eta ugariago zure betearen pozetik.
—Zure errukiaren bidez, egizu, Jauna, lur honetan, neurriz
eta zuzen bizi izan gaitezala, * Jesu Kristoren
zorioneko itxaropenean eta etorrera ospetsuan gure uste ona jartzen dogula.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Izartuazo,
Jauna, gure bihotzak, eta eragin eiezu zure Semearen bideak prestatzera; Haren
etorrereari esker, bihotz garbiz zerbidu zaiguzan. Zure Seme Jesu Kristo.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
ABENDUALDIKO II. BARIKUA
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea
Zatoz ta izan gure sutargi,
ikus dezaten gure begiok
zure aintzaren ederra.
Azkartu zure indarra
eta iguzu salbazioa.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.
Zatoz ta izan bizitzaren gar,
igor zaiguzu zure Arnasa
eraberritu gaitezen.
Behar ordutan gure adore,
gure pausoen gidari.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.
Zatoz ta izan «gurekin Jainko»,
argi gaitzazu Zuri darizun
jakinduriaren argiz.
Erne bekigu salbazinoa,
nola menditan goiz-alba.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.
1 Ant. Ez dozu gitxietsiko, Jauna, bihotz damutu eta umildua.
50. salmoa
Erruki zakidaz, Jainko, dozun maitasun handiaz,
suntsitu eizu nire makurra zure
amaigabeko errukiaz.
Garbitu naizu zehatz nire hobenetik,
ikuzi naizu nire gaiztakeriatik.
Nire bihurrikeria ezagutzen dot-eta,
nire hobena beti dot-eta begien
aurrean.
Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri baino
ez,
zure begietan oker dana egin dot
nik.
Zuzen agertuko zara auzian,
zintzo zure epaian.
Hobendun sortua naz izan ere,
pekatuan ninduan amak erne.
Zuri, ostera, bihotz leiala atsegin jatzu,
bihotz-munean zuhurtasuna irakasten deustazu.
Busti naizu isipuz, eta garbi
geldituko naz,
ikuzi naizu, eta edurra baino
zuriago geldituko naz.
Entzunazo poza ta atsegina niri;
xehatu dozuzan hazurrok egin beie
jauzi.
Aurpegi hori nire hobenetatik alderatu
eizu,
nire makurkeria guztiak suntsitu eizuz.
Bihotz garbi bat, Jainko, sortu eizu nigan,
arnasa bizkorra barritu eizu nire
barruan.
Ez naizu urrundu zure aurretik,
zure arnasa santua ez kendu niri.
Zure salbamenaren poza bihurtu eidazu,
zure arnasa zabalez sendotu naizu.
Erakutsiko deutsedaz gaiztoei zure
bideak,
Zeugana bihurtuko dira pekatariak.
Atara ni odol-zigorpetik, Jainko,
Jainko, ene salbatzaile;
eta nire ezpanek zure zuzentasuna
pozetan zabalduko dabe.
Edegiko deustazuz ezpanok, Jauna,
eta nire ahoak iragarriko dau zure
gorespena.
Ez jatzu-eta atsegin oparirik,
erre-opariak ez zendukez hartuko, nik
emonik.
Nire oparia, Jainko, bihotz damutua:
ez dozu gitxietsiko, Jainko,
bihotz damutu eta umildua.
Agertu zaitez, Jauna, onbera Sionekin,
Jerusalemgo harresiak egin eizuz barri.
Orduan onartuko dozuz
legezko opari, emari eta
erre-opariak;
orduan izango dira zekorrak zure
altaran eskeiniak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Ez dozu gitxietsiko, Jauna, bihotz damutu eta umildua.
2 Ant. Zure epaian, Jauna, errukia gogoratu eizu.
Kantika: Ha 3, 2-4. 13a. 15-19
Jauna, entzun dot Zuk entzutera emona,
harritu nau,
Jauna, Zuk egindako lanak.
Urteen buruan
lan hau erakutsi eizu,
urteen buruan
ezagutuazo eizu.
Hasarrean
errukia gogoratu eizu.
Etorriko da Jauna Teman-aldetik,
Santua
Faran-ganetik.
Handiz
estaltzen dau zerua,
Haren
gorespenez betea da lurra.
Haren
edertasuna argia lez,
Haren eskutik
argi-izpiek dabe urteten,
Haren indarra
dabela gordetzen.
Urteten dozu zure erria salbatzera,
zure
gantzutua salbatzera.
Ibili zara
itsasoan zehar zure zaldiz,
olatu gogor
eta ur handiz.
Hau entzunez, nire erraiak ikara,
soinu horrekin
nire ezpanak dardara.
Sartu da bildurra
nire hazurretan,
koloka dodaz
oinak euren orpoetan.
Lasai
itxaroten dot larri-eguna,
gu zapaltzen
gaituan herriari sortuko jakona.
Ikoak ez badau lorarik,
eta mahastiak
ere ez uztarik;
oriondoak hutsegingo
baleu,
landeak
janaririk ekarriko ez baleu;
artegian
ardiak urrituko balira,
behirik ez
balego kortan;
halan be, alaituko naz ni Jaunagan,
poztuko, salbatzaile
dodan Jainkoagan.
Nagusi dan
Jauna dot indarra;
basahuntzaren
oinak emongo deustaz
ganez-gane
nau atarako.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zure epaian, Jauna, errukia gogoratu eizu.
3 Ant. Jerusalem, ospatu eizu Jauna. †
147 Salmoa
Jerusalem, ospatu eizu Jauna,
† Sion, goretsi eizu zure Jainkoa.
Zure ateen
sarrailak indartu dauz-eta,
zure seme-alabak
zure barruan bedeinkatu ditu.
Zure mugetan bakea
jarri dau-eta,
gari-maminez
asetu zaitu.
Bialtzen dau lurrera bere berbaroa,
eta Haren hitza
bizkor eta arin doa.
Emoten dau edurra
artulea lez,
zabaltzen dau
aintziarra hautsa lez.
Ogi-apurraren antzera jaurtitzen dau bere izotza:
Nork jasan daike
haren hotza?
Bialtzen dau
bere hitza,
eta beragaz
urtzen dira,
bere haizeari
eraginez urak isurika doaz.
Iragarri deutso bere hitza Jakobi,
bere erabagi
eta aginduak Israeli.
Ez deutso
egin holakorik beste herriri,
bere aginduak
ez deutsoz agertu besteri.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jerusalem, ospatu eizu Jauna.
Jainkoaren Hitza
2 Pe 3, 5-6a
Jaunarentzat
mila urte lez da egun bat, eta egun bat lez mila urte. Jauna ez da berandukorra
agintzaria betetzen, batzuk halan uste badabe ere; bestetara: eroapena dau
zuekaz; ez dau gura-eta inor galtzerik, guztiok bihozbarritzea baino.
R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.
V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.
Bened. ant. Esan bihotz bildurtiei: Gora bihotzak! Hara, badator
Jauna, gure Jainkoa.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Esan bihotz bildurtiei: Gora bihotzak! Hara, badator Jauna, gure Jainkoa.
Eskariak
Senide maiteok, dei egin deiogun gu zuzen egitera jatorkun Jesu Kristo Jaunari, pozaren pozez esanez:
Zatoz, Jesus Jauna.
—Gizon eginik gugana etorriko zinala agindu eben Profetek; * bizten doazan gure ohitura onak, sendotu eizuz Zuk.
—Egizu, zure salbazinoa iragartzen dogunok, * Zugan osasuna eskuratu daigula.
—Bihotz urratuak osatzera etorri zaran Horrek: * osatu eizuz zure herriaren gatxak.
—Etorri zinanean, mundua Jainkoagaz adiskidetu zenduan; epaitzera etorriko zaiakozanean, atara gaizuz zigorraren oinazeetatik.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztiduna, egizu, zure herriak erne itxaron daiala zure Semearen etorrerea; gure Salbatzaileak irakatsiari jarraituz, argia bizturik urten daigun Haren bidera. Zure Seme Jesu Kristo.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
ABENDUALDIKO II. ZAPATUA
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea
Zatoz, Jauna! Gaur zai duzu mundua,
zori gaitzez hain da hondatua!
Zatoz, Jauna! Zabal, otoi, zerua:
Etor bedi zure erreinua!
Zatoz Jauna! Nausi bait da dirua:
jendea maiz dauka zapaldua.
Entzun, Jauna, behartsuen oihua:
Etor bedi zure erreinua!
Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez gau:
piztu gugan fedearen sua.
Zatoz, Jauna! Argi ezazu mundu hau:
Etor bedi zure erreinua!
Zatoz, Jauna! Maitasunez gu bete:
jendeek elkar ezin hartu dute.
Zatoz, Jauna! Zuk bat egin mundua:
Etor bedi zure erreinua!
1 Ant. Goizean iragartzen dogu, Jauna, zure maitasuna, eta gauez zure leialtasuna.
91 Salmoa
On da Jaunari eskerrak emotea,
eta zure izenari, Goi-goiko, eresi
egitea;
goizean iragartzea zure maitasuna,
eta gauez zure leialtasuna;
hamar hariko salteri eta lirarekin,
kantuz eta kitararekin.
Zuk eginek, Jauna,
atseginez betetzen nabe,
zure esku-lanek pozetan nauke.
Bai handi, Jauna, Zuk egindakoak,
bai sakonak dirala zure asmoak!
Ez ditu sumatzen burugabeak,
ez ulertzen zentzungabeak.
Gaiztoak bedarra lez hazten badira be,
eta gaizkile guztiak loratzen,
betiko hondamendia izango dabe azken.
Jauna, Zu, ostera,
beti eta beti garai zara.
Hara, zure etsaiak, Jauna,
hara, zure etsaiak galduko dira,
gaizkileak sakabanatuko dira.
Baina niri basa-idiaren indarra emon deustazu,
orio oso garbiz gantzutu nozu.
Nire etsaiak lotsaturik ikusi ditut,
nire aurka jagi diran gaiztoen hondamena
entzun dot:
«Loratuko da zintzoa palmondoa lez,
haziko da Libango izaia lez;
Jaunaren etxean landatua,
gure Jainkoaren atarietan loratua.
Emongo dabe uzta zahartzaroan be,
mardul eta gordin egongo dira.
Iragarriko dabe ze zuzena dan Jauna,
nire Harkatxa, Beragan gaiztakeriarik
ez daukana».
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Goizean iragartzen dogu, Jauna, zure maitasuna, eta gauez zure leialtasuna.
2 Ant. Emoiozue gure Jainkoari aitamenik onena.
Kantika: Dt 32, 1-12
Entzun, zeruak, berba egin behar dot!
Entzun bei lurrak nire ahotik berbaldia!
Isuri bedi euri-antzo nire
irakaskizuna,
jatsi bedi ihintza lez nire jarduna;
langarra bedarrera lez, euria
larratzera lez.
Zabaltzera noa-eta Jaunaren izena,
emoiozue gure Jainkoari aitamenik
onena.
Harkatxa da Bera; Haren lanak on-biribilak
dira,
Haren bide guztiak zuzenak dira.
Leiala da Jauna, gatxik bakoa, zuzena
eta zintzoa.
Txarto jokatu jakoz seme endakatuak,
gizadi gaizto eta saihestua.
Hau ete da Jaunarentzat ordaina?
Herri zentzungabe ta ezjakina!
Ez da, ba, Bera zure aita, zu sortu
zaituana,
egin eta eratu zaituana?
Oroitu zaitez behinolako egunetaz,
hausnartu eizu gizaldi guztien
urteetaz.
Galdetu eiozu aitari eta esango deutsu,
gurasoei, eta egingo deutsue berba.
Goi-goikoak herriei lurrak banatu eutsezanean,
Adanen seme-alabak zabaldu zituanean,
Israelgo seme-alaben kopuruaren arabera
ezarri eutsezan herriei mugak;
bere herria dau Jaunak bere partea,
Jakob, bere ondare-zatia.
Han aurkitu eban lur itzian,
basamortu iluneko orru-artean.
Altzoan hartu eban eta gozatu,
bere begi-ninia lez zaindu.
Arranoak kabiako umeak hegarazoten dabezan lez,
ganean dardaratuz hegalak:
Bere hegalak hedatuz ekarri ebazan,
bere lumen ganean jaso ebazan.
Jaunak baino ez ebazan eroan.
Ez zan Haregaz beste jainkorik.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Emoiozue gure Jainkoari aitamenik onena.
3 Ant. Bai miragarria, Jauna, zure izena, lurbira osoan!
8 Salmoa
Jauna, gure Jauna,
bai miragarria zure izena, lurbira
osoan!
Zeruen ganetik gora,
zure handitasuna!
Umetxoen eta sein bularrekoen ahotik
atara dozu gorespena, arerioak ixilduazoteko,
etsaiak eta aurkakoak zentzuzko egiteko.
Zure atzamarren lana dan ortzia ikustean,
han ipini dituzun ilargi-izarrak
ikustean:
Zer da gizakia, Zu haretaz oroitu
zaitezan?
Edo-ta gizakumea, Zu haretaz arduratu zaitezan?
Aingeruak baino doi-doi txikiago egin dozu,
ospez eta aintzaz koroatu dozu.
Zure esku-lan guztien buru ipini dozu,
guztia oinperatu deutsazu:
Ardi eta idi guztiak,
ganera lurreko abere guztiak;
eguratseko hegazti eta itsasoko arrainak,
itsas-bidexketan dabilzanak.
Jauna, gure Jauna,
bai
miragarria zure izena, lurbira osoan!
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bai miragarria, Jauna, zure izena, lurbira osoan!
Jainkoaren Hitza
Is 11, 1-3
Kimu barri
bat sortuko da Jeseren zugatz ondotik, muskil barri bat loratuko haren zanetik.
Haren ganean Jaunaren Espiritua lekutuko da: jakituri- eta adimen-espiritua; kontseju-
eta sendotasun-espiritua; ezaguera- eta Jaunaren bildur-espiritua. Janaren
bildur-espirituak beteko dau.
R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.
V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.
Bened. ant. Jaunak gora jasoko dau ikurrina bat atzerrietan, eta batuko dauz israeldar banatuak.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunak gora jasoko dau ikurrina bat atzerrietan, eta batuko dauz israeldar banatuak.
Eskariak
Senide maiteok, eraspen biziz egin deiogun otoitz Kristo erosleari, aintza eta ahalmen handitan etorriko da-eta; arren eta arren esan deiogun:
Zatoz, Jesus Jauna
—Indartsu azalduko zaran Jesu Kristo Jauna, begitu gure ezerezari, * zure dohaiak hartzeko gauza izan gaitezan.
—Barri ona gizakiei erakustera etorri zaran Jauna: * egizu guk ere zure salbazinoaren barria zabaldu daigula.
—Gauza guztiak zuzentzen dozuzan Horrek: * Egizu pozetan egon gaitezala, Salbatzailearen etorrera ospetsuaren zain.
—Eta gu, Jauna, zure etorrerako graziaren zain
gagozanok, * poztu gaizuz zure jainkotasunaren emoitzaz.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
ahalguztiduna, argi egin bei gure bihotzetan zure aintzaren distira dan zure
Seme bakarrak; haren etorrerak pekatuaren ilunpeak kendu daizan, eta gu
argiaren seme-alaba egin gaizan. Zure Seme Jesu Kristo.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario