Abendualdiko IV. Eguaztena
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene
Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta
Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Aleluia.
_________________________________
Goratzarrea, 16ra arte:
17tik aurrera:
_________________________________
Salterioa
1 Ant. Siondik etorriko da Jaun ahalguztiduna, bere erria salbatzera.
107 Salmoa
Bizkor daukat bihotza, bizkor,
ene Jainko,
eresi eta goratzarre deutsut egingo.
Izartu zakidaz, barrena,
izartu zaiteze, salterio eta kitara,
izartuazoko dot artizarra.
Goretsiko zaitut, Jauna, herrietan,
goratzarre egingo deutsut
atzerrietan.
Handi da-ta zure maitasuna zeruetaraino,
zure leialtasuna hodeietaraino.
Jainko, agertu zaitez garai
zeruan,
zabaldu bedi lur osoan zure
edertasuna.
Zure maiteak onez atera eizuz,
lagundu eiezu eskoiez eta entzun
gazuz.
Holantxe egin dau berba
Jainkoak bere jauretxean:
«Siken pozetan dot banatuko,
Sukot-ibarra neurtuko.
Neure lur dot Galaad, neure
lur Manases,
Efrain neure buru-oskol da,
neure errege-makila Juda.
Neure garbi-ontzi dot Moab,
Edon-ganean oinetakoa dot jarriko,
Filisteari garaipen-oihu egingo».
Uri sendora nork nenkarke?
Edoneraino nork eroango ninduke?
Ez ete Zeuk, zapuztu gaituzun Jainko horrek,
gure gudari-taldeekin gehiago urteten
ez dozun horrek?
Etsaien aurka emoiguzu
laguntza,
ustela da-ta giza-laguntza.
Jainkoa lagun, gogor dogu jokatuko,
eta gure etsaiak, Berak ditu
zapalduko.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Siondik etorriko da Jaun ahalguztiduna, bere erria salbatzera.
2 Ant. Sionen maitez ez naz isilduko, haren Zintzoa goiz-argia lez agertu dadin arte.
Kantika: Is 61, 10—62,5
Pozez beterik nauka Jaunak,
nire arimea Jainkoagaz alai daukat:
osasun-soinekoz jantzi nau,
garaipen-estalkiz apaindu;
Koroia jazten dauan senargaia lez,
edergailuz apaintzen dan andragaia lez.
Lurrak landarak emoten dauzan
lez,
eta ortuak hazia ernetzen dauan lez:
halantxe erneazoko dau Jaunak
zuzenbidea
eta gorespena atzerri guztien
aurrean.
Sionen maitez ez naz isilduko,
Jerusalemen maitez ez naz geldi
egongo;
Haren zuzentasuna distira lez argituko
dan arte.
Haren salbamena zuzia lez biztuko dan
arte.
Ikusiko dabe herriek zure
zuzentasuna,
erregeek zure ospea;
Izen barria ipiniko jatzu,
Jaunaren ahoak emona.
Koroi eder izango zera Jaunaren
eskuan,
errege-burestun zure Jainkoaren
eskuan.
Ez deutsue barriz deituko
«Utzia»,
ez eta zure lurraldeari ere «Hondamendia».
«Neure atsegina» deituko deutsue
zuri,
eta «Senarduna», zure lurraldeari.
Atsegin izango dau-ta zugan Jaunak,
eta senarduna izango da zure
lurraldea.
Mutil gaztea neskatileagaz ezkontzen
dan lez,
zure eraikilea zeugaz ezkonduko da;
Senarrak emazteagaz hartzen dauan
poza,
zeugaz hartuko dau zure Jainkoak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Sionen maitez ez naz isilduko, haren Zintzoa goiz-argia lez agertu dadin arte.
3 Ant. Jaunaren Espiritua neugan dago: behartsuei barri ona emotera bialdu nau.
145 Salmoa
Goretsi eizu Jauna, ene barrua,
goretsiko dot Jauna bizi nazan artean,
eresi egingo deutsat Jainkoari ni nazan
artean.
Itxaropenik ez ipini
nagusiengan,
salbamenik ez dakarren gizonagan.
Arnasa galtzean hauts bihurtuko da,
orduan desegingo dira haren asmoak.
Bai dohatsu, Jakoben Jainkoa
lagun dauana,
Jaunagan, bere Jainkoagan, uste on jarri
dauana.
Bera da, zerua ta lurra,
itsasoa eta han dagozan guztiak egin dauzana.
Leiala da betiren beti,
emoten deutse, eskubidea zapalduei,
ogia, gose diranei.
Atxilotuak Jaunak askatzen
ditu,
itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.
Konkor dagozanak Jaunak dauz zutunduazoten,
zintzoak Jaunak ditu maitatzen.
Arrotzak Jaunak ditu
zaintzen,
umezurtz eta alargunak laguntzen,
eta gaiztoen asmoak eragozten.
Errege izango da Jauna
sekuletan,
zure Jainkoa, Sion, menderen mendeetan.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunaren Espiritua neugan dago: behartsuei barri ona emotera bialdu nau.
(Hemendik aurrera, hilaren egunekoa)
17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24
No hay comentarios:
Publicar un comentario