Abenduaren 20an
Gorespenak
Salterioa (astearen egunekoa: III. edo IV. astekoak)
Jainkoaren itza
Has 49, 10
Errege-makilea ez da Judagandik urrunduko, ezta aginte-makilea ere haren belaun-artetik, berari zergak ordainduz, herri guztiak menpean hartu arte.
R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.
V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza
Aitari. Zeure.
Bened. ant. Gabriel aingerua bialdu eban Jaungoikoak, Josegaz
ezkontzeko berbea emonda eukan Maria Birjineagana.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gabriel aingerua bialdu eban Jaungoikoak, Josegaz
ezkontzeko berbea emonda eukan Maria Birjineagana.
Eskariak
Senideok, egin deiogun otoitz, gizaki guztiak argitzen dituen Jesu Kristo gure Jaunari, poz-pozik esanez:
Zatoz, Jesus Jauna.
—Zure etorreraren argiaz, suntsitu eizuz gure ilunpeak, * eta prestau gaizuz zure emoitzak hartzeko.
—Gure Jainko Jauna, salbau gaizuz, * gaur zure izen santua handietsi daigun.
—Berotu eizuz gure bihotzak, zeure egarri izan gaitezan, * eta Zugaz bat egitea irrikatu daigun.
—Gure
makaltasunean indarra emoten deuskuzun Jauna, * erdu, gaixorik dagozanei eta
gaur hil behar dabenei laguntzera.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, Birjina errugabeak, aingeruaren
barria entzutean zure nahiari baietz esanez, zure Seme gizon egina sortu eban bere sabelean, eta holan Espiritu Santuaren egitez
Jainkoaren jauretxe bihurtu zan; iguzu, geuk ere, Harek lez, zure nahiari apaltasunez jarraitu deiogula. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren
bitartez, zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta,
gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario