2024/12/07

Hirugarren astea

III. DOMEKEA

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

Goratzarrea

Zatoz, Jauna! Gaur zai duzu mundua,
  zori gaitzez hain da hondatua!
Zatoz, Jauna! Zabal, otoi, zerua:
  Etor bedi zure erreinua!

Zatoz Jauna! Nausi bait da dirua:
  jendea maiz dauka zapaldua.
Entzun, Jauna, behartsuen oihua:
  Etor bedi zure erreinua!

Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez gau:
  piztu gugan fedearen sua.
Zatoz, Jauna! Argi ezazu mundu hau:
  Etor bedi zure erreinua!

    Zatoz, Jauna! Maitasunez gu bete:
      jendeek elkar ezin hartu dute.
    Zatoz, Jauna! Zuk bat egin mundua:
      Etor bedi zure erreinua!

 

Salmoak

1 Ant. Jauna gaindegian bizkor dago, alleluia.

92 Salmoa

Errege da Jauna, jantzi da handikiro;
    jantzi da Jauna, indarra dau gerriko.
    Lurbirea Berak jarri dau sendo,
    eta ez da kolokatuko.

Sendo dago betirik zure aurkia,
    Zu betirik zara.

Ozendu dabe ibaiek, Jauna, ozendu euren ur-hotsa,
    ozendu dabe ibaiek euren arrabotsa.

Ur handien hotsa baino bizkorrago,
    itsas-olatuak baino bizkorrago,
    Jauna gaindegian bizkor dago.

Zure autorkuntzak oso sinisgarri dira:
    zure etxeari santutasuna jagoko,
    Jauna, gizaldien gizaldietan.

Aintza Aitari eta Semeari
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jauna gaindegian bizkor dago, alleluia.

 

2 Ant. Goragarria zara Zu, Jauna, eta aintzagarria gizaldietan, alleluia.

Kantika: Dn 3, 57-88. 56

Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
     goretsi eta ospatu gizaldietan.
     Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
     zeruak, bedeinka eizue Jauna.

Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
    zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.

Euri eta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
    hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.

Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
    izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
    gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.

Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
    tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
    lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
    itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.

Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
    israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
    Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.

Espiritu eta anima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
    santu eta bihotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.
    Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
    aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.

Ant. Goragarria zara Zu, Jauna, eta aintzagarria gizaldietan, alleluia.

 

3 Ant.  Goretsi eizue Jauna zerutik, alleluia. †

148 Salmoa

Goretsi eizue Jauna zerutik,
†  goretsi gaindegitik.
    Goretsi eizue Haren aingeru guztiok,
    goretsi Haren gudari-talde guztiok.

Goretsi eizue, eguzki eta ilargi,
    goretsi eizue, izar distizari guztik.
    Goretsazue, zeruen zeruak,
    eta hareen ganeko urak.

Goretsi beie Jaunaren izena,
    Harek aginduz dira-eta eginak;
    Berak jarri ditu beti-betiko,
    legea ipini deutse eta ez da aldatuko.

Goretsi eizue Jauna lurretik,
    itsas-mamu eta zokoak barruenetik;
    su eta txingor, edur eta hodei,
    zuk, haize-oldartu, Harek esana egiteko gai.

Mendi eta muno guztiek, igali-zugatz eta izaiek;
    etxe-abere ta basa-piztia,
    narrasti eta hegazti.

Lurreko errege eta herri guztiek,
    handiki eta lurreko buruzagiek;
    mutil eta neskatxo,
    agure eta umetxo;
    goretsi beie Jaunaren izena,
    Haren izena bakarra da-eta garai dana.

Zerua eta lurra handiz gaintzen ditu,
    bere herriari indar handi emoten deutso.
    Bere zintzo guztien gorespena,
    bere herri dauan Israelgo seme-alabena.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Goretsi eizue Jauna zerutik, alleluia.

 
Jainkoaren Hitza

    Errege-makila ez da Judagandik urrunduko, ezta aginte-makila ere aren belaun-artetik, berari zergak ordainduz, herri guztiak menpean hartu arte.

R/. Kristo, Jainko biziaren Seme, * erruki zakiguz.
V/. Aitaren eskoi-aldean jarririk zagozana. * erruki zakiguz.

R/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
    Kristo, Jainko biziaren Seme, * erruki zakiguz.


Bened. ant. Jagi zaitez, Jerusalem, jagi eta izartu! Askatu zure lepoko lokarriak, Sion buztarpetu horrek.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabid-en etxean.

Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.
 

Ant. Jagi zaitez, Jerusalem, jagi eta izartu! Askatu zure lepoko lokarriak, Sion buztarpetu horrek.


Eskariak

    Egin deiogun otoitz Jesu Kristo gure Jaunaren agerpena itxaroteko grazia emon deuskun Aita Jainkoari, esanez:

Erakutsi eiguzu, Jauna, zure errukia.

—Zuzendu eizuz, Jauna, gure gorputz-arimak, * eta akatsik barik gorde gaizuz zure Semearen etorrerarako.

—Egizu, egun honetan zintzo ibili gaitezala, * zuzen eta jainko-zale bizi izan gaitezan.

—Egizu, Jesu Kristo gure Jauna hartu daigula soineko, * eta Espiritu Santuaz bete gaitezala.

—Egizu, Jauna, erne bizi izan gaitezala beti, * zure Semearen agerkundeak halaxe aurkitu gaizan.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

    Jainko Jauna, ikusten dozu zure herria, zure Semearen jaioteguna zintzo-zintzo itxaroten; iguzu, arren, Gabonetako salbazino miragarriaren zorionera heldu gaitezala, eta pozik handienaz ospatu daigula. Zure Seme Jesu Kristo.

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.


ABENDUALDIKO III. ASTELEHENA

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

Goratzarrea

Zatoz ta izan gure sutargi,
ikus dezaten gure begiok
zure aintzaren ederra.
Azkartu zure indarra
eta iguzu salbazioa.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

Zatoz ta izan bizitzaren gar,
igor zaiguzu zure Arnasa
eraberritu gaitezen.
Behar ordutan gure adore,
gure pausoen gidari.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

Zatoz ta izan «gurekin Jainko»,
argi gaitzazu Zuri darizun
jakinduriaren argiz.
Erne bekigu salbazinoa,
nola menditan goiz-alba.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

SALMOAK

1 Ant. Bai dohatsu, Jauna, zure etxean bizi diranak.

83 Salmoa

Zure egoitza, gudari-taldeen Jauna,
     bai maitagarria dala!

Agortzen daukat nire arima,
     irrikitzen daukat Jaunaren atarira.
     Nire bihotz eta haragi
     Jainko biziagana poz-jauzika dabilz.

Txoriak ere aurkitzen dau etxea,
     bai elaiak ere kumeak ipintzeko habiea:
     zure altarak, gudari-taldeen Jauna,
     ene Errege ta ene Jainkoa!

Bai dohatsu zure etxean bizi diranak;
     beti Zu goresten diharduenak!
     Bai dohatsu, Zugandik laguntza dauana,
     erromes-txangoak asmo dituana!

Ibar Lehorra igarotzean, iturri dabe bihurtzen,
     eta lehenengo euriak onespenez dau jazten.
     Badoaz gero ta kementsuago,
     Jainkoa Sionen noiz ikusiko.

Entzun nire otoitza, Jauna, gudari-taldeen Jainko,
     erne belarria, Jakob-en Jainko.
     Begitu eiozu, Jainko, gure Babeskiari,
     begitu zure Gantzutuaren aurpegiari.

Hobe da, jakina!, egun bat zure atarietan,
     eta ez mila bestelakoetan;
     Jainkoaren etxe-atarietan egotea nik nahiago,
     gaiztoen etxean bizi izatea baino.

Eguzki eta babeski jat Jainko Jauna,
     grazia ta ospea emoten ditu Jaunak.
     Jaunak on danik ukatzen ez daki,
     errugabe dabilanari.

Gudari-taldeen Jauna, bai dohatsu,
     Zugan uste on dauan gizakia.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Bai dohatsu, Jauna, zure etxean bizi diranak.

 

2 Ant. Zatoze, igon daigun Jaunaren mendira.

Kantika: Is 2, 2-5

Azken-egunetan, Jaunaren etxearen mendia
     sendo izango da jarria:
     muno guztien ganetik, mendi guztien buru,
     Atzerri-jendeak bertara joko dau.

Erri asko joango dira esanez:
     «Zatoze, igon daigun Jaunaren mendira,
     Jakoben Jainkoaren etxera:

Berak erakutsiko dizkigu bere bideak,
     eta Aren bidezidorretan ibiliko gara;
     Siondik urtengo dau-eta legeak,
     eta Jerusalemdik Jaunaren hitzak».

Berak epaituko dauz atzerriak,
     auzitara ekarriko herriak eta herriak.

Golde bihurtuko dabez ezpatak,
     eta igitai, lantzak.
     Ez dau herrik herriren aurka ezpatarik jasoko,
     ez dira gudurako barriro trebatuko.

Zatoz, Jakoben etxea,
     gabiltzan Jaunaren argitan.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zatoze, igon daigun Jaunaren mendira.

 

3 Ant.  Kanta Jaunari, bedeinkatu Haren izena.

95 Salmoa

Kanta Jaunari kantu barri, 
     kanta, lur osoa, Jaunari.
     Kanta Jaunari, bedeinkatu Haren izena,
     iragarri egunez egun, Harengandiko salbamena.

Zabaldu Haren ospea atzerrietan,
     Haren mirariak herri guztietan.
     Handi da-eta Jauna, eta guztiz goresgarri,
     jainko guztien aldean itzalgarri.

Irudi huts dira atzerriko jainko guztiak,
     Jaunak, ordea, zeruak egin ditu.
     Distira ta edertasuna dagoz Haren aurrean,
     indarra ta argia Aren jauretxean.

Herrietako sendiak, emon Jaunari,
     emon Jaunari ospe ta goraldi.
     Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez,
     sartu zaiteze Haren atarietan opariak eroanez.

Jauretsi eizue Jauna jantzi gurenean,
     ikara egizu, lurbira guztia, Haren aurrean.
     Esan eizue atzerrietan: «Jauna errege da,
     lurbira kolokatu ez dadin sendo ezarri dau,
     herriak zuzenbidez epaitzen dauz».

Poztu bedi ortzia, alaitu lurra,
     orro egin bei itsasoak bertan bizi diranakaz,
     egin beza txalo landeak bertan dagozan guztiekin.

Poztu beitez basoko zugatzak
     Jaunaren aurrean, badatorrelako,
     lurra epaitzera datorrelako.
     Zuzenbidez epaituko dau lurbira,
     eta leialtasunez erriak.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Kanta Jaunari, bedeinkatu Haren izena.

 

Jainkoaren Hitza 

Is 2, 3

    Erdu! Igon daigun Jaunaren mendira, Jakoben Jainkoaren etxera: berak erakutsiko deuskuz bere bideak, eta Haren bidezidorretan ibiliko gara; Siondik urtengo dau-eta legeak, eta Jerusalemetik Jaunaren hitzak.

    Erdu! Igon daigun Jaunaren mendira, Jakoben Jainkoaren etxera: berak erakutsiko deuskuz bere bideak, eta Haren bidezidorretan ibiliko gara; Siondik urtengo dau-eta legeak, eta Jerusalemetik Jaunaren hitzak.


R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.

V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.


Bend. ant. Etorriko da zerutik gudari-taldeen Jauna; bere esku daukaz aintza eta agintea.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabid-en etxean.

Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
     Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Etorriko da zerutik gudari-taldeen Jauna; bere esku daukaz aintza eta agintea.

 

Eskariak

    Jainko biziaren Seme eta argiaren Argi dan Jesu Kristo gure Jaunak eroango gaitu argira, Beraren zuzentasuna ikusi daigun. Otoitz egin deiogun, ba, uste osoz:

Zatoz, Jesus Jauna.

—Geriza bako Argi, gure ilunpeak uxatzeko sortuz, * lotatik itxartu eizu, Jauna, gure fedea.

—Egizu, egun guztian bildurrik barik ibili gaitezala, * zure argiaren gozamenean.

—Erakutsi eiguzu egiazko otzantasuna, * guztien artean ezaguna izan dadin.

—Erdu, mundu barri bat sortzera, * zuzentasuna eta bakea bizi izan daitezan.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,

etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 

OTOITZA

    Entzun, Jauna, bihotz onez gure otoitzak, eta gugana datorren zure Semearen graziaz, argitu gure arimako ilunpeak. Zurekin eta Espiritu Sanatuarekin.

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

ABENDUALDIKO III. MARTITZENA

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.


Goratzarrea

Zatoz, Jauna! Gaur zai duzu mundua,
  zori gaitzez hain da hondatua!
Zatoz, Jauna! Zabal, otoi, zerua:
  Etor bedi zure erreinua!

Zatoz Jauna! Nausi bait da dirua:
  jendea maiz dauka zapaldua.
ntzun, Jauna, behartsuen oihua:
  Etor bedi zure erreinua!

Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez gau:
  piztu gugan fedearen sua.
Zatoz, Jauna! Argi ezazu mundu hau:
  Etor bedi zure erreinua!

    Zatoz, Jauna! Maitasunez gu bete:
      jendeek elkar ezin hartu dute.
    Zatoz, Jauna! Zuk bat egin mundua:
      Etor bedi zure erreinua!

Salmoak

1 Ant. Zure lurrarekin, Jauna, onbera agertu zara, parkatu deutsazu zure herriari gaiztakeria.

84 Salmoa

Zure lurrarekin, Jauna, onbera agertu zera,
    on bihurtu dozu Jakoben zoria.
    Parkatu deutsazu zure herriari gaiztakeria,
    estali deutsazuz hoben guztiak.
    Emon deutsazu galga zure sumin handiari.
    atzera eragin deutsazu zure haserre-minari.

Birbiztu gaizuz, Jainko gure salbatzailea,
    itzi eizu gugana daukazun haserrea.
    Gurekin betiko haserretu zara, ala?
    Zabalduko duzu haserre hori gizaldi guztietara?

Ez gaituzu barriro biztuko, ala?
    Ez da zure herria Zugan poztuko?
    Jauna, zure onginahia erakutsi eiguzu,
    zure salbamena emoiguzu.

Entzungo dot Jainko Jaunak dinon hitza:
    «Bakezkoa da Jainkoaren hitza,
    bere herri eta bere zintzoentzat,
    bihotzez Harengana itzulientzat».

Urrean jake Haren bildur diranei salbamena:
    gure lurrean Haren aintza bizi izango da.
    Onginahiak eta leialtasunak alkarren bidera urtengo dabe,
    zuzentasuna ta bakea laztanka bizi izango dira.

Lurretik erneko da leialtasuna,
    zerutik begira egongo zuzentasuna.
    Jainkoak on dana emongo dau,
    gure lurrak bere uzta ekarriko dau.

Zuzentasuna ibiliko da Haren aurrean,
    eta salbamena Haren urratsen bidean.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zure lurrarekin, Jauna, onbera agertu zara, parkatu deutsazu zure herriari gaiztakeria.

 

2 Ant. Nire bihotzak irrikatzen zaitu gauean, nire gogoa zure bila dabil goizean.

Kantika: Is 26, 1-4. 7-9. 12

Bai sendo gure iria!
    Harresi eta harresi-aurreko babes jarri dizkio.
    Zabaldu eizuez ateak,
    sartu dadin herri zintzo eta leiala.
    Sendo dauka bihotza eta zaintzen dau bakea,
    Zeugan dau-eta itxaropidea.

Itxaron beti Jaunagan,
    Jauna da-eta Harkatx menderen mendeetan.

Zintzoaren bidea zuzena da,
    Zeuk zelaitzen dozu zintzoaren bidezidorra.
    Zure epaien bidean, Jauna, zain gaituzu,
    zure izenaren ta oroipenaren egarri gara.

Nire bihotza zure egarri da gauean,
    nire gogoa zure bila dabil goizean,
    zeure epaiek argitzen dabe-eta lurra,
    eta zuzentasuna ikasten, lur osoan bizi diranek.

Jauna, Zeuk emongo deuskuzu bakea,
    gure egite guztiak Zeuk eginak dira-eta.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Nire bihotzak irrikatzen zaitu gauean, nire gogoa zure bila dabil goizean.

 

3 Ant.  Agertu eiguzu, Jauna, zure aurpegi alaia.

66 Salmoa

Erruki bekigu, Jainkoa, bedeinka gaizala,
    agertu deigula aurpegi alaia;
    ezagutu daien lurrean zure bidea,
    herri guztietan Zugandiko salbamena.

Ene Jainko, ospatu zaiezala herriek,
    ospatu zaiezala herri guztiek.

Poztu beitez kantari atzerriak,
    zuzenbidez daroazu-eta izadia;
zintzo dozuz-eta gidatzen herriak,
    eta zaintzen lurrean atzerriak.

Ene Jainko, ospatu zaiezala herriek,
    ospatu zaiezala herri guztiek.

Lurrak bere uzta emon dau,
    Jainkoak, gure Jainkoak, bedeinkatzen gaitu.
    Jainkoak bedeinkatu gaizala,
    lur bazter guztiek bildur deutsoela.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Agertu eiguzu, Jauna, zure aurpegi alaia.

 

Jainkoaren Hitza 

1 Jn 4, 14-15

    Geuk ikusi dogu eta autortzen, Aitak bere Semea bialdu ebala munduaren salbatzaile. Norbaitek autortzen badau Jesus Jaungoikoaren Semea dala, Jaungoikoa beragaz dago, eta bera Jaungoikoagaz.


R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.

V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.

 

Bend. ant. Salbamen-indarra emon deusku Jaunak, bere Profeten bidez emondako hitzaren arabera.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.


Ant. Salbamen-indarra emon deusku Jaunak, bere Profeten bidez emondako hitzaren arabera.


Eskariak

    Jainko Aita guztiz ahaltsuak barriro ere eskua luzatuko dau herriaren hondarraz jabetzeko. Egin deiogun, ba, dei, esanez:

—Egizu, Jauna, benetako damu-frutuak emon daiguzala, * hur dagoan zure erreinuan sartzeko.

—Eratu eiozu, Jauna, datorren zure Hitzari, gure bihotzerako bidea, * zabaldu dadin gugan Haren aintza.

—Zapaldu eizuz gure harrokeriaren mendiak, * eta jaso gure argaltasunaren sakonak.

 —Birrindu eizuz herriak banatzen dabezan, gorrotozko hormak, * eta zelaitu eizuz gizakientzat, batasunerako bideak.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,

etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 

OTOITZA

    Jainko Jauna, zure Semearen bitartez izaki barri egin gaituzu; begitu, bihotz onez, zure errukiaren egintzeari, eta zure Semearen otorrereaz, garbitu gaizuz izaki zahar egiten gaituen pekatu-kutsu guztietatik. Zure Seme Jesukristo.


Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.


V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

ABENDUALDIKO III. EGUAZTENA

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

Goratzarrea

Zatoz ta izan gure sutargi,
ikus dezaten gure begiok
zure aintzaren ederra.
Azkartu zure indarra
eta iguzu salbazioa.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

Zatoz ta izan bizitzaren gar,
igor zaiguzu zure Arnasa
eraberritu gaitezen.
Behar ordutan gure adore,
gure pausoen gidari.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

Zatoz ta izan «gurekin Jainko»,
argi gaitzazu Zuri darizun
jakinduriaren argiz.
Erne bekigu salbazinoa,
nola menditan goiz-alba.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

 

Salmoak

1 Ant. Alaitu eizu morroi honen arima, Zeugana dago-eta, Jauna, nire arima.

Abenduko 24aren aurreko eguaztena:  Siondik etorriko da Jaun ahalguztiduna, bere herria salbatzera.

85 Salmoa

Makurtu eizu, Jauna, belarri hori, entzun naizu,
    gizagaixo eta behartsu nozu-eta,
    Zintzo naz-eta ni Zugaz, zaindu naizu;
    Zugan uste on dauan morroi hau salbau eizu.

Neure Jainko zaitut: erruki nitaz, Jauna,
    Zuri deiez atergabe dihardut-eta.
    Alaitu eizu morroi honen arimea,
    Zeugana dago-eta, Jauna, nire arimea.

Ona zara-eta, Jauna, eta errukiorra,
    deitzen deutsuen guztientzat onginahiez betea.
    Entzun, Jauna, nire otoitza,
    aditu nire eskariaren hotsa.

Egun larrian deika naiabiltzu,
    entzungo nozu-eta.
    Zure kidekorik ez da, Jauna, jainkoetan,
    Zuk eginen antzekorik ez da eginetan.

Egin dituzun atzerri guztiak
    etorriko dira, Jauna, Zu gurtzera,
    eta zure izena ospatzera.
    «Handia zara ta mirarigile,
    Zu zara Jainko bakarra».

Zure bidea erakutsi eidazu, Jauna,
    zure egian ibil nadin;
    emoiozu leialtasuna nire bihotzari,
    zure izenaren bildur izan dadin.

Goretsiko zaitut bihotz osoz, Jauna, ene Jainkoa,
    beti ospatuko dot zure izena.
    Erruki handia izan dozu-eta nirekin,
    atara dozu-eta nire bizia Leza sakonetik.

Harroak jagi jataz, ene Jainko,
    badabil gizon zakarren taldea ni hil-nahian,
    ez zaukez Zu begien aurrean.

Zu, ordea, Jauna, Jainko errukior zaitut eta onbera,
    berant-haserre, guztiz maitekor eta leiala.
    Begitu eidazu eta erruki zakidaz,
    emoiozu morroi honi zure kemena,
    salbau eizu zure neskamearen semea.

Emoizu nire alde ezaugarri bat,
    gorroto deustenak lotsaturik ikusi daiela,
    Zuk, Jauna, lagundu eta poztua nazala.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Alaitu eizu morroi honen arima, Zeugana dago-eta, Jauna, nire arima.

Abenduko 24aren aurreko eguaztena:  Siondik etorriko da Jaun ahalguztiduna, bere herria salbatzera.

 

2 Ant. Bai dohatsu, zuzen jokatzen dauana eta leial hitz egiten dauana.

Abenduko 24aren aurreko eguaztena:  Sionen maitez ez naz isilduko, haren Zintzoa goiz-argia lez agertu dadin arte.


Kantika: Is 33, 13-16

Entzun Nik egina, urrun zareenok;
    ezagutu nire indarra, hur zagozenok.

Bildur dira Sionen, hobengileak,
    ikarak hartu ditu gaizkileak.
    Guretatik nor bizi daiteke su irunskorretan?
    Guretatik nor bizi daiteke betiko garretan?

Zuzen jokatzen dauana
    eta leial hitz egiten dauana;
    indarkeriaren irabaziak uxatzen dituana
    eta eskupekoa gatxetsiz eskua astintzen dauana;
    belarriak estaltzen dauzana odolkeria ez entzuteko,
    begiak ixten dauzana gaiztakeria ez ikusteko.

Holakoa, toki goietan bizi izango da,
    arkatx-ganeko gazteluan babestua;
    emongo jako ogia eta izango dau ura.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Bai dohatsu, zuzen jokatzen dauana eta leial hitz egiten dauana.

Abenduko 24aren aurreko eguaztena:  Sionen maitez ez naz isilduko, haren Zintzoa goiz-argia lez agertu dadin arte.

 

3 Ant.  Egin txalo, errege dan Jaunaren aurrean.

Abenduko 24aren aurreko eguaztena:  Jaunaren Espiritua neugan dago; behartsuei barri ona emotera bialdu nau.

97 Salmoa

Kanta Jaunari kantu barri,
    egin dauz-eta hainbat harrigarri.
    Bere eskoiak emon deutso garaipena,
    bere beso santuak.

Ezagutuazo dau Jaunak  Beregandiko garaipena,
    agertu dau atzerrien aurrean bere zuzentasuna.
    On eta leial izan dala gogoratu dau,
    Israel-etxeari buruz.

Ikusi dabe lur-muga danek,
    gure Jainkoagandiko garaipena,
    Lur osoa, eiozu txalo Jaunari,
    egin oihu eta irrintzi, egin eresi.

Eresi Jaunari kitararekin,
    kitara eta salterio ozenarekin:
    turuta eta adar-hotsean,
    egin txalo errege dan Jaunaren aurrean.

Orro egin bei itsasoak bertako guztiekin,
    lehorrak ere bertan bizi diranekin,
    Txalo jo beie ibaiek,
    pozez oihu egin mendiek.

Jaunaren aurrean, badatorrelako,
    lurbira epaitzera datorrelako.
    Zuzenbidez epaituko dau lurbira,
    eta zuzentasunez herriak.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Egin txalo, errege dan Jaunaren aurrean.

Abenduko 24aren aurreko eguaztena:  Jaunaren Espiritua neugan dago; behartsuei barri ona emotera bialdu nau.

 

Jainkoaren Hitza 

Is 7, 14b-15

    Begitu, birjinea seindun dago, eta semea izango dau; Emmanuel ipiniko deutso izen, hau da: Jaungoikoa gugaz. Gatzatua eta eztia jango dauz, gatxa baztertzen eta ona aukeratzen ikasi arte.



R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.

V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.

 

Bend. ant. Poztu, poztu eizue nire herria —dino zuen Jainkoak—.


Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
   
agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.
Poztu, poztu eizue nire herria —dino zuen Jainkoak—.


Eskariak

    Jainkoaren Hitzak geugaz bizi izatea erabagi eban, Haren aintza ikusi daigun. Itxaropen horretaz pozturik, esan deiogun:

—Buruzagi zuzen: * egizu zuzenbide behartsuei eta zapalduei.

—Errege baketsu, ezpatak golde bihurtzen dozuz eta lantzak igitai: * bihurtu eizuz gure ikusi-ezinak maitasun, eta gure bidegabekeriak parkamen.

—Itxuraren arabera inor, ez ontzat hartzen, ez txartzat izten, ez dozun Horrek: * bereiztu eizuz zeureak.

Hodeian ahalmen handiz etorri zakiguzanean, * egizu, lotsarik barik agertu gaitezala zure aurrera.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,

etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

OTOITZA

    Jainko ahalguztiduna, iguzu, arren, laster doguzan zure Semearen jaiotzako ospakizunek bizitza honetako laguntza ekarri deiguela, eta betiereko saria. Zure Seme Jesu Kristo.


Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.


V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

ABENDUALDIKO III. EGUENA

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.


Goratzarrea

Zatoz, Jauna! Gaur zai duzu mundua,
  zori gaitzez hain da hondatua!
Zatoz, Jauna! Zabal, otoi, zerua:
  Etor bedi zure erreinua!

Zatoz Jauna! Nausi bait da dirua:
  jendea maiz dauka zapaldua.
Entzun, Jauna, behartsuen oihua:
  Etor bedi zure erreinua!

Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez gau:
  piztu gugan fedearen sua.
Zatoz, Jauna! Argi ezazu mundu hau:
  Etor bedi zure erreinua!

    Zatoz, Jauna! Maitasunez gu bete:
      jendeek elkar ezin hartu dute.
    Zatoz, Jauna! Zuk bat egin mundua:
      Etor bedi zure erreinua!


Salmoak


1 Ant. Zutaz ospe handiz dihardue, Jainkoaren uria!

Abenduko 24aren aurreko osteguna:  Zeugana dot jasoa bihotza, Jauna; erdu ni salbatzera, Zeugan dot-eta uste ona.

86 Salmoa

Berak oinarritu dau mendi santuan:
    eta Jaunak Jakoben etxola guztiak baino
    maiteago ditu Siongo ateak.

Zutaz ospe handiz dihardue,
    Jainkoaren uria:
    «Egipto eta Babel nire gurtzaileetan lerrotuko ditut;
    hara, barriz, Tir eta Etiopi-herria:
    honeek danak bertan jaioak dira».

Sion hortaz hauxe esango da:
    «Gizakiz gizaki, danak
dira bertan jaioak,
    eta Goi-goikoak Berak dau eregia».

Herrien liburuan idatziko dau Jaunak:
    «Honeek berton jaioak dira».
    Hauxe abestuko dabe dantzari eragitean:
    «Nire iturri guztiak Zeugan».

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zutaz ospe handiz dihardue, Jainkoaren uria!

Abenduko 24aren aurreko osteguna:  Zeugana dot jasoa bihotza, Jauna; erdu ni salbatzera, Zeugan dot-eta uste ona.

 

2 Ant. Indarrez jantzita dator Jauna, irabazia bere aurretik dauala.

Abenduko 24aren aurreko eguaztena:  Emoiezu saria, Jauna, Zugan uste on dabenei, zure profetak sinisgarri izan daitezan.

Kantika: Is 40, 10-17

Hara, indarrez jantzita dator Jainko Jauna,
    eta haren besoa nagusi da.
    Hara, Beragaz dakar saria,
    eta bere aurretik, irabazia.

Artzainak bere artaldea lez dau zaintzen,
    eta bere besoaz batzen.
    Bildotsak altzoan ditu hartzen,
    eta ardi-amak samurtasunez eroaten.

Nork esku-beteka neurtu itsasoa,
    eta arraka mugatu zerua?
    Nork lauren-erdika lurreko hautsa hartu?
    Nork mendiak pisuan, eta menditxoak aztailuan pixatu?

Jaunaren arnasea nork neurtuko?
    Nor aholkari, Hari erakusteko?
    Nori galdetu deutso,
    bide zuzena irakatsi eta ulertuazo deion,
    jakintza irakatsi eta bide zuhurra argitu deion?

Hara, herriak laino-izpi dira, pisu-ganeko errauts;
    ugarteak pikortxo bat baizen astun
    Libano osoa ez da nahikoa sutarako;
    ez dau nahikoa abere erre-oparitarako.

Herriak ez dira ezer Haren aurrean:
    ezer ez eta huts Haren begietan.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Indarrez jantzita dator Jauna, irabazia bere aurretik dauala.

Abenduko 24aren aurreko eguaztena:  Emoiezu saria, Jauna, Zugan uste on dabenei, zure profetak sinisgarri izan daitezan.

 

3 Ant.  Goratu eizue Jauna, gure Jainkoa, ahuspeztu zaiteze Haren mendi santuaren aurrean.

Abenduko 24aren aurreko eguaztena: Bihurtu zaitez, Jauna, gugana, eta ez luzatu zure etorrerea.

98 Salmoa

Errege da Jauna: herriak, dar-dar;
    Kerubin-ganean jesarrita dago: lurra, dardarka.

Jainkoa Sionen handi,
    herri guztien ganetik garai.
Ospatu beie zure izen handi eta ikaragarria:
    «Santua da-ta».

Zuzena maite dozun Errege ahaltsu:
    zuzenbidea Zeuk ezarri dozu,
    bidezko eta zuzena Jakobenean Zeuk ezarri dituzu.

Goratu eizue Jauna, gure Jainkoa,
    ahuspeztu zaiteze Haren oin-aurki aurrean:
    «Santua da-ta».

Moises eta Aaron egozan Haren abadeen artean,
    eta Haren izena deitzen ebenakaz Samuel,
    dei egiten eutsoen eta Harek entzun egiten eutsen.

Laino-adarretik egiten eutsen berba,
    Haren aginduak gordetzen ebezan,
    Harek emondako irakaskizuna betetzen eben.

Entzun zenduzan, Jauna, gure Jainkoa,
    jainko errukitsu agertzen zintxaken,
    baina gaiztakerien ordaina ere emoten zeuntsen.

Goratu eizue Jauna, gure Jainkoa,
    ahuspeztu zaiteze Haren mendi santuaren aurrean:
    «Santua da-eta Jauna, gure Jainkoa».

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

3 Ant.  Goratu eizue Jauna, gure Jainkoa, ahuspeztu zaiteze Haren mendi santuaren aurrean.

Abenduko 24aren aurreko eguaztena: Bihurtu zaitez, Jauna, gugana, eta ez luzatu zure etorrerea.


Jainkoren hitza

Is 45, 8

    Ihintz eizue goitik; isuri eizue zuzenbidea, hodeiak! Lehertu bedi lurra, eta emon bei salbamena, eta haregaz zuzentasuna.


R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.

V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.


Bend. ant.
Izartu zaitez, izartu! Jantzi zaitez indarrez, Jaunaren besoa!

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
   
agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.
Izartu zaitez, izartu! Jantzi zaitez indarrez, Jaunaren besoa!

 

Eskariak

    Uste osoz egin deiogun dei, gizartean izatea atsegin jakon Jainkoaren jakintza eta indar dan Kristori, esanez:

Zagoz geugaz, Jauna.

—Zure argiaren erreinura deitu gaituzun Jesu Kristo Jauna: * egizu, atsegin jatzuna betez ibili gaitezala.

—Munduak ez dakiala, geure artean zagozan Horrek: * sendotu eizu gure bihotzetan betiko salbamenaren itxaropena.

—Geure buruak baIno hurrago zaitugun Horrek: * sendotu eizu gure bihotzean, betiko salbamenaren itxaropena.

—Zuzentasunaren iturri zaran Horrek: * gorde gaizuz zintzo eta garbi, zure etorreraren egunerako.

 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,

etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

OTOITZA

   Jauna, zure zerbitzari ezerezak gara, eta gure pekatuek atsekabeturik gaukez; egizu, poztu gaizala zure Semearen etorrera salbagarriak. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

 

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.


V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

ABENDUALDIKO III. BARIKUA

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

Goratzarrea

Zatoz ta izan gure sutargi,
ikus dezaten gure begiok
zure aintzaren ederra.
Azkartu zure indarra
eta iguzu salbazioa.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

Zatoz ta izan bizitzaren gar,
igor zaiguzu zure Arnasa
eraberritu gaitezen.
Behar ordutan gure adore,
gure pausoen gidari.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

Zatoz ta izan «gurekin Jainko»,
argi gaitzazu Zuri darizun
jakinduriaren argiz.
Erne bekigu salbazinoa,
nola menditan goiz-alba.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.
 

Salmoak

1 Ant. Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri baino ez, Jauna; erruki zakidaz.

Abenduko 24aren aurreko barikua:  Siondik dator errege izango dan Jauna, Emmanuel Haren izena.

50 Salmoa

Erruki zakidaz, Jainko, dozun maitasun handiaz,
      suntsitu eizu nire makurra zure amaigabeko errukiaz.
      Garbitu naizu zehatz nire hobenetik,
      ikuzi naizu nire gaiztakeriatik.

Nire bihurrikeria ezagutzen dot-eta,
      nire hobena beti dot-eta begien aurrean.
      Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri baino ez,
      zure begietan oker dana egin dot nik.

Zuzen agertuko zara auzian,
      zintzo zure epaian.
      Hobendun sortua naz izan ere,
      pekatuan ninduan amak erne.

Zuri, ostera, bihotz leiala atsegin jatzu,
      bihotz-munean zuhurtasuna irakasten deustazu.
      Busti naizu isipuz, eta garbi geldituko naz,
      ikuzi naizu, eta edurra baino zuriago geldituko naz.

Entzunazo poza ta atsegina niri;
      xehatu dozuzan hazurrok egin beie jauzi.
      Aurpegi hori nire hobenetatik alderatu eizu,
      nire makurkeria guztiak suntsitu eizuz.

Bihotz garbi bat, Jainko, sortu eizu nigan,
      arnasa bizkorra barritu eizu nire barruan.
      Ez naizu urrundu zure aurretik,
      zure arnasa santua ez kendu niri.

Zure salbamenaren poza bihurtu eidazu,
      zure arnasa zabalez sendotu naizu.
      Erakutsiko deutsedaz gaiztoei zure bideak,
      Zeugana bihurtuko dira pekatariak.

Atara ni odol-zigorpetik, Jainko,
      Jainko, ene salbatzaile;
      eta nire ezpanek zure zuzentasuna
      pozetan zabalduko dabe.

Edegiko deustazuz ezpanok, Jauna,
      eta nire ahoak iragarriko dau zure gorespena.
      Ez jatzu-eta atsegin oparirik,
      erre-opariak ez zendukez hartuko, nik emonik.

Nire oparia, Jainko, bihotz damutua:
      ez dozu arbuiatuko, Jainko,
      bihotz damutu eta umildua.

Agertu zaitez, Jauna, onbera Sionekin,
      Jerusalemgo harresiak egin eizuz barri.
      Orduan onartuko dozuz
      legezko opari, emoitza eta erre-opariak;
      orduan izango dira zekorrak zure altaran eskeiniak.

Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri baino ez, Jauna; erruki zakidaz.

Abenduko 24aren aurreko barikua:  Siondik dator errege izango dan Jauna, Emmanuel Haren izena.

 

2 Ant. Autortzen dogu, Jauna, gure gaiztakeria, zeure aurka egin dogu-ta pekatua.

Abenduko 24aren aurreko barikua:  Iraun eizue sendo, eta ikusiko dozue Jaunaren salbamena zuengan.

Kantika Jr 14, 17-21

Nire begiak negarrez urtzen dagoz,
    gau ta egun, etengabe;
    jo egin dau-ta nire herriko alaba gaztea
    ezbehar handiak,
    ikaragarrizko zauriak.

Landara urtetzen badot, hara ezpataz sakailduak, (triskatuak)
    urira sartzen banaz, hara goseak makalduak.
    Abadea eta profeta bera ere
    hor dabilz nora-ezean batetik bestera.

Juda erabat itzi dozu, ala?
    Zure gogoak Sion iguindu ete dau?
    Zergatik jo gaituzu,
    eta sendabiderik itzi ez deuskuzu?
    Bakearen zain gengozan, eta zorionik ez,
    larria ugari osatze-sasoiaren ordez.

Autortzen dogu, Jauna, gure gaiztakeria,
    eta gure arbasoen errua,
    zeure aurka egin dogu-ta pekatua.

Zure izenaren ederragaitik, ez gaizuz uxatu,
    zure aurkiaren aintza ez dadin kutsatu.
    Oroitu zaitez, Jauna,
    eta ez hausi gugaz dozun ituna.

Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Autortzen dogu, Jauna, gure gaiztakeria, zeure aurka egin dogu-ta pekatua.

Abenduko 24aren aurreko barikua:  Iraun eizue sendo, eta ikusiko dozue Jaunaren salbamena zuengan.


3 Ant.  Jauna da Jainko; eta gu, Haren herri eta larreko artalde.

Abenduko 24aren aurreko barikua:  Nik, Jaunagana ditut begiak; Jainko nire Salbatzaileagan dot nire uste ona.

99 Salmoa

Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari,
      Jaunari Zerbitzu alai eiozue,
      Haren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze.

Jakizue Jauna dala Jainko,
      Berak egin gaitu, Bereak gara,
      Bere herri eta larreko artalde.

Sartu zaiteze ateetatik eskerrak emonez,
      Haren atarietan goratzarreka,
      emon eskerrak, bedeinkatu Haren izena.

«Onbera da-eta Jauna,
      Haren maitasuna betiko,
      Haren leialtasuna mendeen mendeetaraino».

 Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

 Ant.  Jauna da Jainko; eta gu, Haren herri eta larreko artalde.

Abenduko 24aren aurreko barikua:  Nik, Jaunagana ditut begiak; Jainko nire Salbatzaileagan dot nire uste ona.


Jainkoaren hitza

Jr 30, 21. 22

    Holantxe dino Jaunak: Jakoben jatorrikoa izango dabe buruzagia, eta euren odolekoa erregea. Nik hurreratuazo, eta hurreratu egingo jat bera. Zeuek izango zarie nire herri, eta Neu izango naz zuen Jainko.

R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.

V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.


Bened. ant.: Egin bidezko dana, eta ibili zaiteze zuzentazunez; berehala etorriko da-ta nire salbamena.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.: Egin bidezko dana, eta ibili zaiteze zuzentazunez; berehala etorriko da-ta nire salbamena.


Eskariak

    Jainkoak bere aintza gizakiei bere Semearen bitartez erakustea erabagi eban. Horregaitik, pozaren-pozez esan deiogun:

Goretsia izan bedi, Jauna, zure izena

Egizu, Jauna, ikasi daigula alkar onartzen, * Kristok Jainkoaren osperako onartu gaituan lez.

Semearen pozez eta bakez bete gaizuz, * Espiritu Santuaren itxaropenean eta indarrean ibili gaitezan.

Lagundu guztiei, Jauna, zure erruki handian, * ezjakinean zure zain dagozanek aurkitu zaiezan.

Aukeratuak zaintzen eta santutzen dozuzan Horrek: * jaso gaizuz pekatari garanok betiko zorionera.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

    Jainko ahalguztiduna, etor bedi gure bidera zure grazia, eta izan bekigu beti lagun; gogo-bihotzez zure Semearen zain gagozanok, oraingo eta geroko laguntzak jadetsi daiguzan. Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan. Amen.

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.


ABENDUALDIKO III. ZAPATUA

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

Goratzarrea

Zatoz, Jauna! Gaur zai duzu mundua,
  zori gaitzez hain da hondatua!
Zatoz, Jauna! Zabal, otoi, zerua:
  Etor bedi zure erreinua!

Zatoz Jauna! Nausi bait da dirua:
  jendea maiz dauka zapaldua.
Entzun, Jauna, behartsuen oihua:
  Etor bedi zure erreinua!

Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez gau:
  piztu gugan fedearen sua.
Zatoz, Jauna! Argi ezazu mundu hau:
  Etor bedi zure erreinua!

Zatoz, Jauna! Maitasunez gu bete:
  jendeek elkar ezin hartu dute.
Zatoz, Jauna! Zuk bat egin mundua:
  Etor bedi zure erreinua!

Salmoak

1 Ant. Hur zaukadaz, Jauna, eta leial dira zure agindu danak.

Abenduko 24aren aurreko larunbata:  Jauna Libanotik dator, argia baizen distiratsu.

118 Salmoa

Entzun naizu, Jauna: oihuka dihardut bihotz guztiaz,
    beteko ditut Zuk jarriak.
    Oihuka nagotzu, salbau naizu,
    Zuk hots eginak gordeko ditut.

Egun-sentirako banator zure laguntza eskatzera,
    zure hitzetan dot itxaropidea.
    Gau-aldiei aurrea hartu deutse nire begiak,
    zure esanak gogoan irauliz.

Entzun, Jauna, zure onginahiez nire oihua,
    emoidazu bizia zure erabagien arabera.
    Gaiztoz eraso nabenak hurrean dira,
    zure legetik urrun dira.

Hur zaukadaz, Jauna,
    leial dira zure agindu danak.
    Aspaldi da, Zuk iragarriei igarri deutsedana,
    Zuk betiko jarriak dirala.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Hur zaukadaz, Jauna, eta leial dira zure agindu danak.

Abenduko 24aren aurreko larunbata:  Jauna Libanotik dator, argia baizen distiratsu.

 

2 Ant. Jauna, bialdu eidazu zure jakituria, nirekin izanik, neugaz lanean jardun daian.

Abenduko 24aren aurreko larunbata:  Ihintz eizue goitik, zeruak; isuri eizue zuzenbidea, hodeiak! Lehertu bedi lurra, eta emon bei salbazinoa!

Kantika: Jak 9, 1-6. 9-11

Arbasoen Jainko eta Jaun errukitsu,
    diran guztiak zeure hitzez eginak dituzu;
    zeure jakituriaz egin zendun gizakia,
    zure sorkari guztien nagusi izango zana;
    zintzo eta zuzen lurbirea antolatu eian,
    bihotz leialez auziak erabagi eizan.

Emoidazu, Zurekin zure aurkian dagoan jakituria,
    eta ez ni baztertu zure seme-alaben artetik.
    Zure zerbitzari nozu, eta zure neskamearen seme(-alaba),
    bizi laburreko gizon(-emakume) ahula,
    auziak eta legeak ulertzeko makala.

Gizakirik bikainena ere ezer ez da-eta,
    Zugandiko jakituriarik harengan ez bada.

Zeugaz dozu
    zure egintzak ezagutzen dauzan jakituria,
    Zuk mundua egitean, bertan zana;
    harek badaki zure begiei atsegin jakena,
    zer dan zuzena zure aginduen arabera.

Bialdu eidazu zeru santu horretatik,
    helduazo eidazu zure aintzaren aurkitik;
    neugaz izanik, neugaz jardun daian
lanean,
    eta ikusi daidan Zuri zer jatzun atsegin.

Harek dana daki, eta dana ulertzen dau:
    nire egitekoetan zentzunez nau gidatuko,
    eta bere aintzaz babestuko.
 

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jauna, bialdu eidazu zure jakituria, nirekin izanik, neugaz lanean jardun daian.

Abenduko 24aren aurreko larunbata:  Ihintz eizue goitik, zeruak; isuri eizue zuzenbidea, hodeiak! Lehertu bedi lurra, eta emon bei salbazinoa!

 

3 Ant.  Jaunaren leialtasuna beti betiko dago.

Abenduko 24aren aurreko larunbata:  Prestau zaitez, Israel, eta urten bidera etorri jatortzun Salbatzaileagana.

116 Salmoa

Goretsi eizue Jauna, atzerri guztiak,
    goraldu eizue, herri guztiak.

Sendotu dau-ta guregan bere maitasuna,
    eta beti-betiko dago Haren leialtasuna.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Jaunaren leialtasuna beti betiko dago.

Abenduko 24aren aurreko larunbata:  Prestau zaitez, Israel, eta urten bidera etorri jatortzun Salbatzaileagana.

 

Jainkoaren hitza

Is 11, 1-3a

    Kimu barri bat sortuko da Jeseren zugatz-ondotik, muskil barri bat loratuko haren zanetik. Haren ganean Jaunaren Espiritua lekutuko da: jakituri- eta adimen-espiritua; kontseju- eta sendotasun-espiritua; ezaguera- eta Jaunaren bildur-espiritua. Jaunaren bildur-espirituak beteko dau.

R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.

V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.


Bened. ant. Sion, ez izan bildurrik, bajatortzu zure erregea, alleluia.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Sion, ez izan bildurrik, bajatortzu zure erregea, alleluia.


Eskariak

    Aspalditik bere herria salbatzea erabagi eban Jainkoari, egin deiogun otoitz, esanez:

Jauna, zaindu zure herria.

—Zure herriari zuzentasunerako bidea agindu zeuntsan Jainkoa: * begitu zure Eleizearen santutasuna.

—Jauna, jarri eizuz gizakion bihotzak zure hitzaren aldera, * eta sendotu kristauok santutasunean.

—Gorde gaizuz Espiritu Santuaren maitasunean, * badatorren zure Semearen errukia hartu daigun.

—Jaun errukior, sendotu gaizuz azkenera arte, * Jesu Kristo gure Jaunaren egunera arte.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

    Jainko Jauna, gizakia pekatuaren menpetik ataratzeko zure Seme maitea bialdu zenduan mundu honetara; emoiguzu, Haren zain leialtasunez gagozanoi, zure parkamenaren grazia eta egiazko maitasuna. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santaurekin batean Jainko eta errege bzi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Lehenengo Astea

ABENDUALDIKO I. DOMEKEA Agurra V/. Zatozkit lagun, ene Jainko. R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/. Aintza Aitari eta Semea...