2024/12/08

1208_Maria Birjinaren Sortze Garbia

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezela orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

 

Goratzarrea

Ama zara ta Birjina,
Jesusen Ama Maria;
agur Zuri, agur ta erdi,
sortzetik garbi-garbia.

Egilearen alaba,
ama zaitu Egileak:
zure sabela izan du
sorleku Jainko-Semeak.

Espiritu Santuaren
egitez sortu zenduan:
geroztik dago gurekin
Jainko-Semea munduan.

Jesus sortzean, Arekin
gu ere sortu gintuzun:
ama zaitugu; Jesusek
gurutzetik esan zigun.

Zaitzagun mundu beltzean
gure begientzat izar;
zaitzagun mundu gaiztoan
gure biotzentzat indar.

Aintza Jaungoiko Aitari,
aintza Seme Jainkoari,
aintza, biokin batean,
Espiritu Santuari. Amen.

 

1 Ant. Ama garbi-garbia! Ez eban pekaturik ezagutu, eta Jainkoa bere sabelean eroateko zoriona izan eban.

62. Salmoa

Jainko, neure Jainko zaitut,
    goizetik bilatzen zaitut,
    zeure egarriz daukat gogoa,
    zeure irrikaz haragia,
    lur idor, egarri, ur barik dirudi.

Egona nozu Zuri begira jauretxean,
    zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
    Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
    ezpanok zure goralpena egingo dabe.

Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
    jasoko ditut eskuok zure izenean.
    Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
    ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.

Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
    Zeu gogoratzen zaitut gauean.
    Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
    pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
    Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
    zure eskoiak eutsita nago.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Ama garbi-garbia! Ez eban pekaturik ezagutu, eta Jainkoa bere sabelean eroateko zoriona izan eban.

 

2 Ant. Jainko guztiz ahaltsuak bedeinkatu zaitu zu, Maria Birjina, lurreko emakume guztien artean.

 Kantika: Dn 3, 57-88. 56

Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
     goretsi eta ospatu gizaldietan.
     Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
     zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.

Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
    zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.

Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
    hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.

Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
    izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
    gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.

Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
    tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
    lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
    itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.

Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
    israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
    Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.

Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
    santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.
    Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
    aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.

Ant. Jainko guztiz ahaltsuak bedeinkatu zaitu zu, Maria Birjina, lurreko emakume guztien artean.

 

3 Ant.  Birjina errubako, eroan gaizuz zeugaz; zure ondoren joango gara, zure usain gozoek liluraturik.

149 Salmoa

Kanta Jaunari kantu barri,
    haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
    Poztu bedi Israel bere Egileagan,
    alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.

 Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
    egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
    Maite dau-ta Jaunak bere herria,
    umilak ditu garaipenez jantziak.

 Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
    euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
    Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
    egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;

 atzerriengandik apena hartu daien,
    herriak zigortu daiezan;
    hareen erregeak lotu daiezan katez,
    hareen handikiak, burdin-uztaiez.

 Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
    gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant.  Birjina errubako, eroan gaizuz zeugaz; zure ondoren joango gara, zure usain gozoek liluraturik.


Jainkoaren Hitza

    Eta orain, hauxe dino Jaunak, zure egileak, Jakob; zure eratzaileak, Israel: Ez izan bildurrik, erosi egin zaitut-eta, eta zeure izenez deitu deutsut: neurea zara zu.

R/. Jainko ahalguztiduna da * indarrez jantzi nauana. Jainko.

V/.  Bidea garbi itzi deustana. * Indarrez jantzi nauana. Aintza Aitari. Jainko.


Bened. ant. Jainko Jaunak sugeari esan eutson: Hasarrea sortuko joat hire eta emakumearen artean, hire jatorriaren eta harenaren artean; eta honek buruan emongo deua, alleluia.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabid-en etxean.

Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia gainetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.
 

Ant. Jainko Jaunak sugeari esan eutson: Hasarrea sortuko joat hire eta emakumearen artean, hire jatorriaren eta harenaren artean; eta honek buruan emongo deua, alleluia.

 

Eskariak

    Ospatu daigun Maria Birjinagandik jaio zan gure Salbatzailea, eta esan deiogun bihotzez:

Zure Amak, Jauna, egin bei otoitz gure alde.

Zuzentasun-eguzki zaran Jesus: Birjina guztiz garbia, egun-sentia lez etorri zan zure aurretik; * egizu, zure argiak argiturik ibili gaitezala beti.

—Zure eroskundearen indarrez, zure ama Sortzez Garbia, egin zenduan Jauna, * gorde gaizuz garbi pekatu guztietatik.

—Andra Mariaren sabela, zuretzat sorleku garbi-garbi, eta Espiritu Santuarentzat bizileku santu egin zenduan munduko Salbatzaile, * egin gaizuz gu beti zure Espirituarentzat etxe pozgarri.

—Zure ama, gorputz eta anima, Zurekin zerura jaso nahi izan zenduan erregeen Errege, * egizu, gure gogo-bihotzak zeruetara jasota euki daiguzala beti.

 Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,

etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik. 

Otoitza

    Jainko Jauna, Maria Birjinaren Sortze Garbiaz, egoitza egokia prestatu zeutsan zure Semeari, eta Semearen heriotzatik etorren graziari esker, pekatu guztietatik gorde zendun ama; egizu, Andra Mariaren otoitzez, gu Zugana garbi heldu gaitezala. Zure Seme Jesu Kristo.


Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Lehenengo Astea

ABENDUALDIKO I. DOMEKEA Agurra V/. Zatozkit lagun, ene Jainko. R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/. Aintza Aitari eta Semea...