Abenduaren 18an
Gorespenak
Salterioa (astearen egunekoa: III. edo IV. astekoak)
Jainkoaren itza
Erm 13, 11-12
Ordua da, lotatik izartzeko, sinisten hasi-barri haretan baino hurrago dogu gaur gure salbamena. Badoa gaua; ganean dogu eguna; kendu daiguzan, ba, ilunpetako egintzak, eta jantzi argizko armak.
R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.
V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza
Aitari. Zeure.
Bened. ant. Zagoze erne, hurrean da-ta gure Jainkoa.
Bedeinkatua Jauna,
Israelgo Jainkoa
agertu eta
bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zagoze erne, hurrean da-ta gure Jainkoa.
Eskariak
Senide maiteok, egin deiogun otoitz bizien eta hilen epaile dan Jesu Kristo gure Jaunari, esanez:
ZATOZ, JESUS JAUNA
—Pekatariak salbatzera etorri zaran Jesus Jauna: * zaindu gaizuz tentaldian jausteko zoritxarretik.
—Epai-egunean agirian azalduko zaran Horrek: * azaldu eizu guregan, gu salbatzeko daukazun indarra.
—Emoiguzu, Zure aginduak gogoz betetzeko laguntza, * maitasunean prestau gaitezan zure etorrerarako.
—Belaunaldi guztietan onetsia zaran Horrek: * errukiz egizu, belaunaldi honetan zintzo bizi izan gaitezala, zure zorioneko itxaropenean, eta zure etorrera ospetsuan gure uste ona jarri daigula.
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztiduna, pekatuaren buztarri
zaharrean lotuta gagoz aspalditik; iguzu, behin betiko libre egin gaizala, itxaroten
dogun zure Semearen jaiotza barriak. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario