Abenduaren 23an
Gorespenak
Salterioa (astearen egunekoa: III. edo IV. astekoak)
Jainkoaren itza
Jr 30, 21.22
Holantxe dino Jaunak: Jakoben jatorrikoa izango dabe buruzagia, eta euren odolekoa, erregea. Nik hurreratuazo, eta bera hurreratu egingo jat. Zeuek izango zarie nire herria, eta Neu izango naz zuen Jainkoa.
R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.
V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.
Bened. ant. Bete da, aingeruak Maria Birjinaz esandako guztia.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bete da, aingeruak Maria Birjinaz esandako guztia.
Eskariak
Senide maiteok, gizona salbatzera bere Semea bialdu eban Jainkoari, arren deiogun, barrutik, esanez:
Zatoz, Jesus Jauna.
—Aita on-ona, sinismen osoaz autortzen dogun Kristo, * egite onen bitartez ere autortu daigula.
—Zure Semea gure salbamenerako bialdu zenduan; * kendu ezbeharrak eta minak uri honetatik eta lur guztitik.
—Zure Semearen etorreraz alaiturik dagoan lurralde honek, * hartu daiala gero eta ugariago, zure betearen pozetik.
—Zure errukiaren bidez, egizu, Jauna, lur honetan, neurriz eta zuzen bizi izan gaitezala, * Jesu Kristoren zorioneko itxaropenean eta etorrera ospetsuan gure uste ona jartzen dogula.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betiraunekoa, zure Seme gizon eginaren jaioteguna hurreratzean, Zuri otoitzez gagoz: Maria Birjinearen sabelean gizon egin eta gure artean bizi izan gura izan eban zure Hitza erruki dakigula guri, zure zerbitzari ezerezoi. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario