2024/12/02

Lehenengo Astea

ABENDUALDIKO I. DOMEKEA

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

Goratzarrea

Zatoz, Jauna! Gaur zai duzu mundua,
  zori gaitzez hain da hondatua!
Zatoz, Jauna! Zabal, otoi, zerua:
  Etor bedi zure erreinua!

Zatoz Jauna! Nausi bait da dirua:
  jendea maiz dauka zapaldua.
Entzun, Jauna, behartsuen oihua:
  Etor bedi zure erreinua!

Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez gau:
  piztu gugan fedearen sua.
Zatoz, Jauna! Argi ezazu mundu hau:
  Etor bedi zure erreinua!

Zatoz, Jauna! Maitasunez gu bete:
  jendeek elkar ezin hartu dute.
Zatoz, Jauna! Zuk bat egin mundua:
  Etor bedi zure erreinua!

1 Antifona: Egun haretan mendiek gozo-ihintza isuriko dabe, eta muinoek esnea eta eztia emongo dabe.

62. Salmoa

Jainko, neure Jainko zaitut,
    goizetik bilatzen zaitut,
    zeure egarriz daukat gogoa,
    zeure irrikaz haragia,
    lur idor, egarri, ur barik dirudi.

Egona nozu Zuri begira jauretxean,
    zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
    Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
    ezpanok zure goralpena egingo dabe.

Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
    jasoko ditut eskuok zure izenean.
    Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
    ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.

Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
    Zeu gogoratzen zaitut gauean.
    Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
    pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
    Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
    zure eskoiak eutsita nago.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Antifona: Egun haretan mendiek gozo-ihintza isuriko dabe, eta muinoek esnea eta eztia emongo dabe.

 

2. Antifona:  Mendi eta muinoek pozez oihu egingo dabe Jaunaren aurrean; basoko zuhaitzek txalo joko dabe Jauna badatorrelako, betiko errege izatera, aleluia.

 Kantika: Dn 3, 57-88. 56

Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
     goretsi eta ospatu gizaldietan.
     Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
     zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.

Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
    zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.

Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
    hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.

Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
    izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
    gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.

Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
    tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
    lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
    itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.

Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
    israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
    Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.

Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
    santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.
    Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
    aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.

Antifona:  Mendi eta muinoek pozez oihu egingo dabe Jaunaren aurrean; basoko zuhaitzek txalo joko dabe Jauna badatorrelako, betiko errege izatera, aleluia.


3. Antifona:  Profeta handia etorriko da, eta berak barrituko dau Jerusalem, alleluia

149 Salmoa

Kanta Jaunari kantu barri,
    haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
    Poztu bedi Israel bere Egileagan,
    alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.

 Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
    egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
    Maite dau-ta Jaunak bere herria,
    umilak ditu garaipenez jantziak.

 Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
    euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
    Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
    egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;

 atzerriengandik apena hartu daien,
    herriak zigortu daiezan;
    hareen erregeak lotu daiezan katez,
    hareen handikiak, burdin-uztaiez.

 Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
    gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

 Antifona:  Profeta handia etorriko da, eta berak barrituko dau Jerusalem, aleluia

 

Jainkoaren itza

    Ordua da, lotatik itxartutzeko; sinisten hasi-barri haretan baino hurrago dogu gaur gure salbamena. Badoa gaua; gainean dogu eguna; kendu daiguzan, ba, ilunpetako egintzak, eta jantzi argizko armak.

R/. Kristo, Jainko biziaren Seme, * erruki zakiguz.
V/. Aitaren eskoi-aldean jarririk zagozana. * erruki zakiguz.

R/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
    Kristo, Jainko biziaren Seme, * erruki zakiguz.

Bened. ant.  Espiritu Santua jaitsiko da zugana, Maria; ez izan bildurrik: Jaungoikoaren Semea sortuko dozu sabelean, alleluia.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Antifona:  Espiritu Santua jaitsiko da zugana, Maria; ez izan bildurrik: Jaungoikoaren Semea sortuko dozu sabelean, alleluia.

 

Eskariak 

    Otoitz egin deiogun Jesu Kristo gure Jaunaren agerpena itxaroteko grazia emon deuskun Aita Jaungoikoari, esanez:

Erakutsi eiguzu, Jauna, zure errukia.

—Zuzendu eizuz, Jauna, gure gorputz-arimak, * eta akatsik barik gorde gaizuz, zure Semearen etorrerarako.

 —Egizu, egun honetan zintzo ibili gaitezala, * zuzen eta jainko-zale bizi izan gaitezan.

 —Egizu, Jesu Kristo gure Jauna hartu daigula soineko, * eta Espiritu Santuaz bete gaitezala.

 —Egizu, Jauna, beti erne bizi izan gaitezala, * zure Semearen agerkundeak halan aurkitu gaizan.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,

etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

Jainko ahalguztiduna,
emoiezu zure fededunei
euren egintza onakaz
Kristoren bidera urteteko gogoa,
egun baten, Aren eskoialdean jarririk,
zeruko erreinua eskuratu daien.
Zure Seme Jesu Kristo…

 

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

ABENDUALDIKO I. ASTELEHENA

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

 

Goratzarrea

Zatoz ta izan gure sutargi,
ikus dezaten gure begiok
zure aintzaren ederra.
Azkartu zure indarra
eta iguzu salbazioa.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

Zatoz ta izan bizitzaren gar,
igor zaiguzu zure Arnasa
eraberritu gaitezen.
Behar ordutan gure adore,
gure pausoen gidari.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

Zatoz ta izan «gurekin Jainko»,
argi gaitzazu Zuri darizun
jakinduriaren argiz.
Erne bekigu salbazinoa,
nola menditan goiz-alba.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

 

Salmoak

5. salmoa, 2-10. 12-13

1 Ant. Zuri arrenka nagokizu, Jauna, entzun goizetik nire berbaldia

Entzun, Jauna, nire eskaria,
    aditu eizu nire intziria.
    Zagoz erne nire deadar-hotsera,
    ene Errege ta ene Jainko.

Zuri arrenka nagokizu, Jauna,
    entzun goizetik nire berbaldia;
    goizean agertzen deutsut nire eskaria,
    eta zure zain gelditzen naz.

Ez zara-eta Jainko gaiztakeria-zale,
    gaiztorik ezin da bizi zurean,
    harroek ez dabe iraungo zure aurrean.

Gaizkile guztiak gorroto dituzu,
   guzur-ontziak hondatzen dituzu.
   Gizon odol-zale ta maltzurrak,
   gorroto ditu Jaunak.

Ni, barriz, zure maitasun ugariz,
    sartuko naz zurean;
    zure jauretxe deunaren aurrean
    ahuspez jarriko zure bildurrean.

Jauna, nire etsaiekaitik,
    zure zuzentasunean eroan nagizu,
    nire aurrean zure bidea zelaitu eizu.

Ez da-eta egiarik holakoen ahotan,
    horreen bihotzak txarkeria dau asmotan;
    hilobi zabaldua da horreen eztarria,
    horreen mihina, zurikeria.

Zugana batzen diranak, ordea, poztu bediz,
    egin begie oihu beti pozaren pozez.
    Babestu eizuz, eta alaitu bediz zuregan
    zure izena maite dabenak.

Zintzoa zeuk onesten dozu-eta, Jauna,
    onginahiez inguratzen babeskiz bezela.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zuri arrenka nagokizu, Jauna, entzun goizetik nire berbaldia

 

2 Ant. Goresten dogu ,gure Jainko, zure izen argitsua.

Kantika: 1 Kro 29, 10-13

Gora zu, Jauna, gure aita Israel-en Jainko,
    betidanik betidaino.

Zureak dira, Jauna, indarra ta handitasuna,
    zureak argia, distira ta argitasuna.
    Zeru-lurretan daudenak oro zure dira, †
    zureak, Jauna, jaurerria,
    eta zu, guztien gainetik dagoen buruzagia.

Ondasuna ta ospea zure dituzu,
    guztietan zuk agintzen duzu.
    Zure eskuan indarra ta kemena,
    guztia handi ta sendo egitea, zure eskuarena.

Orain, beraz, gure Jainko, ospatzen zaitugu,
    zure izen argitsua goresten dugu.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lezz orain eta beti
    eta amai bako egunetan. Amen.

Ant. Goresten dogu, gure Jainko, zure izen argitsua.

 

3 Ant. Jauretsi Jauna apainduria deunez.

28. Salmoa

Emon, Jainko-seme-alabok, Jaunari,
    emon ospe eta indar Jaunari.
    Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez,
    jauretsi Jauna apainduria deunez.

Horra Jaunaren mintzoa ur-gainean:
    Jainko itzalgarriaren ostotsa durundan,
    Jauna ur ugarien gainean.
    Jaunaren berbaroa indartsu,
    Jaunaren berbaroa ospetsu.

Jaunaren berbaroak ditu izaiak apurtzen,
    Libango izaiak Jaunak apurtzen.
    Libani jauzi eragingo dio, zekorrari bezela;
    Sarioni, basa-idiskoari bezela.

Jaunaren berbaroak su-garra dau botatzen,
    Jaunaren berbaroak basamortua ikaratzen,
    Janak Kades-lekaroa ikaratzen.
    Jaunaren berbaroak bihurritzen ditu arteak,
    soiltzen basoak,
    haren jauretxean danek dinoe: Gora!

Jesarri da uholde-gainean,
    Jauna errege jesarriko betiraunean.
    Bere herriari indar emongo deutso Jaunak,
    bere herria bedeinkatuko dau bake emonez Jaunak.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.  R/.

Ant. Jauretsi Jauna apainduria deunez.

 

Jainkoaren Hitza (Is 2, 3)

    Erdu! Igon daigun Jaunaren mendira, Jakoben Jainkoaren etxera: berak erakutsiko deuskuz bere bideak, eta Haren bidezidorretan ibiliko gara; Siondik urtengo dau-eta legeak, eta Jerusalemetik Jaunaren hitzak.

R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.

V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.



Bend. ant.: Jaso zure begiak, Jerusalem, eta ikusi zure Erregearen ahalmena; hara, hor jatortzu Salbatzailea, zu lokarrietatik askatzera.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

    Ant.: Jaso zure begiak, Jerusalem, eta ikusi zure Erregearen ahalmena; hara, hor jatortzu Salbatzailea, zu lokarrietatik askatzera.

 

Eskariak

    Jainko biziaren Seme eta argiaren Argi dan Jesu Kristo gure Jaunak eroango gaitu argira, Beraren zuzentasuna ikusi daigun. Otoitz egin deiogun, ba, uste osoz:

Zatoz, Jesus Jauna.

—Geriza bako Argi, gure ilunpeak uxatzeko sortuz, * lotatik itxartu eizu, Jauna, gure fedea.

—Egizu, egun guztian bildurrik barik ibili gaitezala, * zure argiaren gozamenean.

—Erakutsi eiguzu egiazko otzantasuna, * guztien artean ezaguna izan dadin.

—Erdu, mundu barri bat sortzera, * zuzentasuna eta bakea bizi izan daitezan.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,

etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 

OTOITZA

I. astean

    Jainko Jauna, egizu, erne egon gaitezala zure Seme Jesu Kristoren etorrerea itxaroten; ate-joka datorrenean otoitzean aurkitu gaizan, Bera goresten pozez kantari. Zure Seme Jesu Kristo.


Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.


 

ABENDUALDIKO I. MARTITZENA

 

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

 

Goratzarrea

Zatoz ta izan gure sutargi,
ikus dezaten gure begiok
zure aintzaren ederra.
Azkartu zure indarra
eta iguzu salbazioa.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

Zatoz ta izan bizitzaren gar,
igor zaiguzu zure Arnasa
eraberritu gaitezen.
Behar ordutan gure adore,
gure pausoen gidari.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

Zatoz ta izan «gurekin Jainko»,
argi gaitzazu Zuri darizun
jakinduriaren argiz.
Erne bekigu salbazinoa,
nola menditan goiz-alba.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

 

Salmoak

1 Ant. Eskuak errugabe ta bihotza garbi dituanak igongo dau Jaunaren mendira.

23. salmoa

Jaunarena da lurra, eta lurra betetzen dabenak,
    lurbira eta bertan bizi diranak.
    Harek emon deutsoz itsasoak oinarri,
    eta ibaiak sendogarri.

Jaunaren mendira nork igongo?
    Haren toki santuan nor egongo?

Eskuak errugabe ta bihotza garbi dituana,
    huskerietara jotzen ez dauana, 
   
hurkoari guzur-zinik egiten ez deutsona.

Holakoak hartuko dau bedeinkapena Jaunagandik,
    zuzentasuna, salbatzaile dauan Jainkoagandik.

Hauxe da Haren bila dabiltzanen taldea,
    Jakoben Jainkoaren aurpegi-bila dabiltzanena.
    Ateburuak, goratu zaiteze, 
   
aspaldiko ateak, luzatu zaiteze, 
   
Errege ospetsua sartu dadin.

Nor da Errege ospetsu hori? 
   
Jaun indartsu eta ahaltsua, guduan Jaun ahaltsua.

Ateburuak, goratu zaiteze, 
   
aspaldiko ateak, luzatu zaitezte, 
   
Errege ospetsua sartu dadin.

Nor da Errege ospetsu hori? 
   
gudari-taldeen Jauna da, Bera da Errege ospetsua.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.  R/.

Ant. Eskuak errugabe ta bihotza garbi dituanak igongo dau Jaunaren mendira.

2 Ant. Emon gorespen zuen egintzetan mendeetako erregeari.

Kantika: Tb 13, 1-10

Bedeinkatua Jainkoa, beti bizi dana,
    bere erreinua betiko daukana.
    Berak emoten dau zigorra, Berak errukia, †
    lurpera sartzen eta handik ataratzen, 
   
Haren eskutik ez dau inork ihes egiten.

Ospatu eizue Jauna, israeldarrok, atzerrien aurrean,
    Harek banatu gaitu-eta hareen artean.
    Erakutsi han, Ha zein handi dan,
    emon Hari gorespenak, bizidun guztien aurrean:
    Bera da-eta gure Jaun eta Jainko,
    Bera gure Aita betiko.

Jotzen gaitu gure okerkeriekaitik, 
  
baina batuko zaitue barriz, errukiturik,
   sakabanatuta zabilzen atzerrietatik.

Bihotz eta gogo osoz Harengana bihurtzen bazarie,
    harekin leial jokatzeko,
    orduan bihurtuko jatzue,
    eta ez deutsue aurpegirik ezkutatuko.

Harek zer egin deutsuen gogoratu eizue,
    aho betez ospatu eizue.
    Emon goraldi Jaun zintzoari,
    emon gorespen mendeetako erregeari.

Ospatzen dot nik, buztarpean nauken herrian, 
   
erakusten deutsat herri pekatariari,
    zein ahaltsu dan eta zein handi.

Bihurtu zaiteze, pekatariok! 
   
Egizue Haren aurrean zuzen dana! 
   
Errukitu daiteke, agian, baleuko zuentzat errukia.

Nire Jainko eta zeruko erregeari 
   
emongo deutsadaz gorespenak, 
   
nire barrua poztuazoko dau Haren handitasunak.

Bedeinkatu eiue Jauna, Haren aukeratuak, 
   
abestu Jerusalemen Haren goralpenak.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Emon gorespen zuen egintzetan mendeetako erregeari.

3 Ant. Zuzenak diranei dagokie Jauna gorestea.

32. salmoa

Poztu zaiteze zintzoak Jaunagan,
    zuzenak diranei dagokie Ha gorestea.

Ospatu eizue Jauna kitaraz,
    egiozue soinu hamar hariko salteriz.
    Kanta eiozue kantu barri turutaz ondo abestu.

Zuzena da-eta Jaunaren hitza,
    leiala Harek egin dauan guztia.
    Zuzen eta bidezko dana dau maite,
    Hren graziaz lurra dago bete.

Jaunaren hitzak egin ditu zeruak,
    Haren aho-arnasak izar mordoak.
    Zahagian lez batu ditu itsas-urak,
    askan lez daukaz olatuak.

Lur osoak Jaunari bildur izan beio,
    bildur Hari lurbiran bizi diran guztiek.
    Harek esanik eginak dira-eta,
    Harek agindurik izan ere dira-eta.

Atzerrien asmoak Jaunak ditu huts izten,
    herrien erabagiak huts bihurtzen.
    Jaunaren asmoek badiraute betieran,
    Haren barruko erabagiek gizaldi guztietan.

Bai dohatsu, Jauna Jainko dauan jendea,
    bere oinorde hautatu dauan herria.
    Begira dago Jauna zerutik,
    ikusten dauz gizaki guztiak.

Bere egoitzatik begiratzen deutse,
    lurrean bizi diran guztiei.
    Hareen bihotzak bere eskuz egin ditu,
    hareen egintza danak ezagutzen ditu.

Erregek ez dau gudari-taldez garaitzen,
    gudariak ez dau bere indar handiz ondo urtetzen.
    Gudua irabazteko hutsa da zaldia,
    ez dau inor salbatuko bere indar handiaz.

Hara, Jaunaren begiak bildur deutsoenengana,
    Haren maitasuna itxaroten dabenengana;
    hareek heriotzatik atarako ditu-eta,
    eta gosetean asetuko.

Gure bihotza Jaunaren zain dogu,
    lagun eta babes Bera dogu-eta.
    Harengan pozten jaku barrua,
    Haren izen santuagan dogu itxaropena.

Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
    Zugan dogu-eta gure uste ona.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.  

Ant. Zuzenak diranei dagokie Jauna gorestea

 

Jainkoaren hitza

Has 49, 10

    Errege-makilea ez da Judagandik urrunduko, ez-eta aginte-makilea ere haren belaun-artetik, berari zergak ordainduz, herri guztiak menpean hartu arte. 

R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.

V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.

 

Bened. ant.: Kimu barri bat sortuko da Jeseren zugatz-ondotik, herrien ikurrintzat jarria izango da, eta ikusiko dabe guztiek Jaungoikoaren salbamena.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.: Kimu barri bat sortuko da Jeseren zugatz-ondotik, herrien ikurrintzat jarria izango da, eta ikusiko dabe guztiek Jaungoikoaren salbamena.


Eskariak

    Jainko Aita guztiz ahaltsuak barriro ere eskua luzatuko dau herriaren hondarraz jabetzeko. Egin deiogun, ba, dei esanez:

Etor bedi gugana, Jauna, zure erreinua.

—Egizu, Jauna, benetako damu-frutuak emon daiguzala, * hurrean dan zure erreinuan sartzeko.

—Prestatu eiozu, Jauna, datorren zure Hitzari, gure bihotzetarako bidea, * Haren aintza geugan zabaldu dadin.

—Zapaldu eizuz gure harrokeriaren mendiak, * eta jaso gure argaltasunaren sakonak. 

—Birrindu eizuz herriak banatzen dabezan gorrotozko hormak, * eta bardindu eizuz gizakientzat batasunerako bideak.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,

etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

OTOITZA

    Jainko Jauna, entzun bihotz onez gure otoitzak, eta emon zure graziaren laguntza estualdietan gagozanoi; gugana datorren zure Semeak barritu gaizala, eta ez gaizala itzi zahartzen gaituan pekatuaren menpean jausten. Zure Seme Jesu Kristo.


Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.

R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 


ABENDUALDIKO I. EGUAZTENA

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

 

Goratzarrea

Zatoz, Jauna! Gaur zai duzu mundua,
  zori gaitzez hain da hondatua!
Zatoz, Jauna! Zabal, otoi, zerua:
  Etor bedi zure erreinua!

Zatoz Jauna! Nausi bait da dirua:
  jendea maiz dauka zapaldua.
Entzun, Jauna, behartsuen oihua:
  Etor bedi zure erreinua!

Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez gau:
  piztu gugan fedearen sua.
Zatoz, Jauna! Argi ezazu mundu hau:
  Etor bedi zure erreinua!

    Zatoz, Jauna! Maitasunez gu bete:
       jendeek elkar ezin hartu dute.
    Zatoz, Jauna! Zuk bat egin mundua:
      Etor bedi zure erreinua!

Salmoak

1 Ant. Jauna, zeure argian ikusten dogu argia.

35. salmoa

Gaiztakeria jabilko berbaz gaiztoari bihotzean,
    ez dau Jainko-bildurrik begi-aurrean.
    Bere burua dau zuritzen,
    errurik ez dau beragan aurkitzen, ez gorrotatzen.

Okerkeria eta azpikeria darioz ahotik,
    galdu dau zentzua, ez dau egiten onik.
    Okerkeria dau ohean hausnartzen,
    on ez dan bidean sendo dago, ez dau gatxik aldenduazoten.

Jauna, zure maitasuna zeruraino,
    zure leialtasuna hodeietaraino.
    Zure zuzentasuna mendirik handienak haina,
    zure erabagiak itsaso sakona:
    gizaki eta abere Zeuk salbatzen dituzu, Jauna.

Bai eder, Jainko, zure maitasuna!
    Giza-seme-alabak zeure hegalpera batzen dira.
    Zure etxeko guritasunez asetzen dituzu,
    zure atseginen ibaitik edanazoten deutsezu.
    Zeugan daukazu-eta bizi-iturria,
    eta zure argitan ikusten dogu argia.

Luzatu zure grazia ezagutzen zaituenei,
    zure zuzentasuna, bihotz zuzenekoei.
    Ez naiala zapaldu gizon harroen oinak,
    ez naiala jaurti gaiztoaren eskuak.

Hara, gaizkileek lur-jo dabe,
    jausi eta zutundu ezinik dagoz.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jauna, zeure argian ikusten dogu argia.

2 Ant. Handia zara, Jauna, eta ospetsua, ahaltsu harrigarria.

Kantika: Jdt 16, 2-3. 15-19

Goretsi eizue nire Jauna atabalarekin,
    abestu Jaunari kitararekin;
    eresi eta gorespen eiozue,
    Haren izena deitu eta goratu eizue.
    Jainko guda-hausle da Jauna, Jauna da Haren izena.

Kantu barri bat kantatuko deutsat nire Jainkoari:
    handia zara, Jauna, eta ospetsua,
    ahaltsu harrigarria ta ezin-garaitua.

Zure mirabe izan beitez sorkari guztiak,
    Zuk esanik eginak dira-eta.
    Zuk arnasa bialdu eta sortu egin zenduzan,
    zure hitzari atzera eragingo deutsonik ez da inon ezer.

Mendiak oinarritik mugitzen dira urekin,
    harkaitzak ezkoa lez urtzen dira Zu ikustearekin;
    baina bildur deutsuenentzat,
    aldeko zara hareentzat.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Handia zara, Jauna, eta ospetsua, ahaltsu harrigarria.

 

3 Ant. Jainkoari irrintzi eiozue.

46. salmoa

Herri guztiok, txalo jo eizue,
    Jainkoari irrintzi eiozue.
    Goi-goiko Jauna, izan ere, izugarri,
    lurbira osoan errege handi.

Herriak deuskuz guri menperatu, giza-endak oinperatu.
    Aukeratu dau guretzat ondarea:
    maite dauan Jakobentzat aintza-bidea.

Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,
    turuta-soinuz Jaunak.

Eresi Jainkoari, eresi, eresi gure erregeri, eresi.
    Jainkoa da-ta lurbira osoan errege,
    eiozue jator goratzarre.

Jainkoa errege da atzerrietan,
    jesarrita dago Jainkoa bere aurki santuan.

Herrietako buruzagiak batu dira,
    Abrahamen Jainkoaren herriagana;
    lurreko handikiak Jainkoarenak dira,
    hain dago-ta garai Bera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.  

Ant. Jainkoari irrintzi eiozue.

 

Jainkoaren hitza

Is 7, 14b-15

    Begitu, Birjina seindun dago, eta semea izango dau; Emmanuel ipiniko deutso izen, hau da: Jainkoa geugaz. Gatzatua eta eztia jango dauz, txarkeria baztertzen eta ona aukeratzen ikasi arte.


R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.

V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.

 

Bened. ant.: Nire ondoren dator ni baino ahaltsuagoa dana; ni ez naz-eta inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta ebazanen bidez;
    salbazinoa gure arerioen menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuakaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Nire ondoren dator ni baino ahaltsuagoa dana; ni ez naz-eta inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere.

 

ESKARIAK

    Jainkoaren Hitzak geugaz bizi izatea erabagi eban, haren Aintza ikusi daigun. Itxaropen horretaz pozturik, esan deiogun:

Oi Emmanuel, zagoz geugaz.

—Buruzagi zuzen: * Egiezu zuzenbide behartsuei eta zapalduei.

—Errege baketsu, ezpatak golde bihurtzen dozuzana, eta aztamakilak igitai: * bihurtu eizuz gure ezin-ikusiak maitasun, eta gure bidegabekeriak parkamen.

—Itxurearen arabera inor, ez ontzat hartzen, ez txartzat izten ez dozun Horrek: * bereiztu eizuz zeureak.

—Hodeian ahalmen handiz zatorkezanean, * egizu, lotsarik barik agertu gaitezala zure aurrera.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,

etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 

OTOITZA

    Jainko gure Jauna, prestatu eizuz gure bihotzak zure graziaz; Kristo zure Semea datorrenean betiko biziaren mahaian jesarteko gauza aurkitu gaizan, eta zeruko janaria emon deigun. Zure Seme Jesu Kristo.

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.

R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.


ABENDUALDIKO I. EGUENA

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

 

Goratzarrea

Zatoz ta izan gure sutargi,
ikus dezaten gure begiok
zure aintzaren ederra.
Azkartu zure indarra
eta iguzu salbazioa.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

Zatoz ta izan bizitzaren gar,
igor zaiguzu zure Arnasa
eraberritu gaitezen.
Behar ordutan gure adore,
gure pausoen gidari.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

Zatoz ta izan «gurekin Jainko»,
argi gaitzazu Zuri darizun
jakinduriaren argiz.
Erne bekigu salbazinoa,
nola menditan goiz-alba.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

 

1 Ant. Izartu zaiteze, salteria eta kitara; izartuazoko dot artizarra.

56. salmoa

Erruki zakidaz, ene Jainko, erruki zakidaz,
   nire anima hau Zeugana dator-eta ihesi;
   zure hegoen gerizpean gordetzen naz,
   ekatxa igaro artean.

Oihu dagiot Goi-goiko Jainkoari,
   on egiten deustan Jainkoari.
   Bialdu bekit zerutik salbamena,
   aurretik narabiltenak lotsaz bete daizala,
   bere grazia ta leialtasuna Jainkoak bialdu daizala.

Lehoien erdian natza: irrikaz irunsten dabe gizakia;
  
horreen hortzak gezi eta lantza,
   horreen mihina ezpata zorrotza.

Jainko, agertu zaitez garai zeruan,
   zabaldu bedi lur osoan zure edertasuna.
   Sarea zabaldu deutsee nire oinei, han jausi nadin ni;
   eurak jausi dira egin deusten zulora.

Bizkor daukat bihotza, bizkor, ene Jainko,
   eresi eta goratzarre deutsut egingo
   «Izartu zakidaz, barrena,
   izartu zaiteze, salteria eta kitara,
   izartuazoko dot artizarra».

Goretsiko zaitut, Jauna, herrietan,
   goratzarre egingo deutsut atzerrietan.
   Handia da-eta zure maitasuna zeruetaraino,
   zure leialtasuna hodeietaraino.

Jainko, agertu zaitez garai zeruan,
   zabaldu bedi lur osoan zure edertasuna.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Izartu zaiteze, salteria eta kitara; izartuazoko dot artizarra.

2 Ant. Nire herria neure ondasunez asetuko da —dino Jaunak.

Kantika: Jr 31, 10-14

Entzun Jaunaren itza, atzerriak,
   iragarri urruneko ugarteetan:
   «Israel banatu ebanak batuko dau,
   artzainak artaldea lez zainduko dau.
   Jakob Jainkoak ber-erosi dau-eta
   indartsuago baten eskutik atara dau».

Irrintzika etorriko dira Sion-mendira,
   Jaunaren ondasunetara batuko dira:
   Ogi, ardo eta oriotara, artalde ta behi-taldeetara.
   Eta hareen bihotza baratza busti bat lez izango da,
   ez dira gaurtik aurrera makalduko.

Neskek orduan pozik dantzan jardungo dabe,
   mutil eta agureekin batera.
   Negarretik atarako ditut pozaldira,
   eta atsekabe ondoren, atseden eta alaitasunera.
   Abadeen bihotza hordituko dot guritasunez,
   eta nire herria asetuko da nire ondasunez.

Aintza Aitari eta Semeari,
   eta Espiritu Santuari.
   Lehen lez, orain eta beti,
   eta amaibako egunetan. Amen.

2 Ant. Nire herria neure ondasunez asetuko da —dino Jaunak.

3. Ant. Handia da Jauna, guztiz goresgarria, gure Jainkoaren urian.

 Sal 47

Handia da Jauna, guztiz goresgarria,
   gure Jainkoaren urian.
   Haren mendi santua, muino argitsu,
   lurbira osoaren pozgarri;

Sion-mendia ipar-mugan,
   errege handiaren uri.
   Hango jauregietan Jainkoa,
   gaztelu sendo agertu da.

Hain zuzen, erregeak ziran alkartu,
   danak batean Haren aurka oldartu.
   Baina ikusiaz bat izutu ziran,
   lotsaz igeska joan ziran.

Bertan hartu ebazan dardareak,
   erdi-minaren erara;
   eguzki-haize danean,
   Tarsisko itsas-ontziak apurtzen dauzan eran.

Entzun bezela dogu ikusia
   gudari-taldeen Jaunaren urian,
   gure Jainkoaren urian:
   Jainkoak sendotzen dau beti guztian.

Gogoratzen dogu, Jainko, zure maitasuna,
   zure jauretxe-erdian.
   Zure izena lez, Jainko, zure gorespena,
   heltzen da lurraren bazterrera:
   zure eskoia zuzentasunez dago betea.

Poztutzen da Sion-mendia,
   poztutzen dira Judako uriak, zure erabagiaz.

Egin itzul-bira Sionen inguruan,
   bat-banatu hango torreak.
   Ikusi hango harresiak, begira hango gazteluak,
   ondorengoei esateko:

«Honenbestekoa da Jainkoa,
   gure Jainkoa betiren betieran,
   Bera dogu gidari gizaldi guztietan».

Aintza Aitari eta Semeari,
   eta Espiritu Santuari.
   Lehen lez, orain eta beti,
   eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Handia da Jauna, guztiz goresgarria, gure Jainkoaren urian.


Jainkoren hitza

Is 45, 8

    Ihintz eizue goitik; isuri eizue zuzenbidea, hodeiak! Lehertu bedi lurra, eta emon bei salbamena, eta haregaz zuzentasuna.


R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.

V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.


Bened. ant.: Jauna da nire salbamena, Haren zain nago; Beragan dot itxaropen, hurrean da-eta, alleluia.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jauna da nire salbamena, Haren zain nago; Beragan dot itxaropen, hurrean da-eta, alleluia.

Eskariak

    Uste osoz egin deiogun dei, gizartean izatea atsegin jakon Jainkoaren jakintza eta indar dan Kristori, esanez:

Zagoz geugaz, Jauna.

—Zure argiaren erreinura deitu gaituzun Jesu Kristo Jauna: * egizu, atsegin jatzuna betez ibili gaitezala.

—Munduak ez dakiala, geure artean zagozan Horrek: * sendotu eizu gure bihotzetan betiko salbamenaren itxaropena.

—Geure buruak bano hurrago zaitugun Horrek: * sendotu eizu gure bihotzean, betiko salbamenaren itxaropena.

—Zuzentasunaren iturri zaran Horrek: * gorde gaizuz zintzo eta garbi, zure etorreraren egunerako.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

    Agertuazo eizu, Jauna, zure ahalmena, eta lagundu eiguzu zure indar handiaz; gure pekatuek galazoten daben salbamena, zure errukiaren graziak laster gauzatu daian. Zure Seme Jesu Kristo.

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.

R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.


ABENDUALDIKO I. BARIKUA

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.


Goratzarrea

Zatoz, Jauna! Gaur zai duzu mundua,
  zori gaitzez hain da hondatua!
Zatoz, Jauna! Zabal, otoi, zerua:
  Etor bedi zure erreinua!

Zatoz Jauna! Nausi bait da dirua:
  jendea maiz dauka zapaldua.
Entzun, Jauna, behartsuen oihua:
  Etor bedi zure erreinua!

Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez gau:
  piztu gugan fedearen sua.
Zatoz, Jauna! Argi ezazu mundu hau:
  Etor bedi zure erreinua!

Zatoz, Jauna! Maitasunez gu bete:
  jendeek elkar ezin hartu dute.
Zatoz, Jauna! Zuk bat egin mundua:
  Etor bedi zure erreinua!


1 Ant.
Onartuko dituzu, Jauna, legezko opari, emari eta erre-opariak.

50. salmoa

Erruki zakidaz, Jainko, dozun maitasun handiaz,
      suntsitu eizu nire makurra zure amaigabeko errukiaz.
      Garbitu naizu zehatz nire hobenetik,
      ikuzi naizu nire gaiztakeriatik.

Nire bihurrikeria ezagutzen dot-eta,
      nire hobena beti dot-eta begien aurrean.
      Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri baino ez,
      zure begietan oker dana egin dot nik.

Zuzen agertuko zara auzian,
      zintzo zure epaian.
      Hobendun sortua naz izan ere,
      pekatuan ninduan amak erne.

Zuri, ostera, bihotz leiala atsegin jatzu,
      bihotz-munean zuhurtasuna irakasten deustazu.
      Busti naizu isipuz, eta garbi geldituko naz,
      ikuzi naizu, eta edurra baino zuriago geldituko naz.

Entzunazo poza ta atsegina niri;
      xehatu dozuzan hazurrok egin beie jauzi.
      Aurpegi hori nire hobenetatik alderatu eizu,
      nire makurkeria guztiak suntsitu eizuz.

Bihotz garbi bat, Jainko, sortu eizu nigan,
      arnasa bizkorra barritu eizu nire barruan.
      Ez naizu urrundu zure aurretik,
      zure arnasa santua ez kendu niri.

Zure salbamenaren poza bihurtu eidazu,
      zure arnasa zabalez sendotu naizu.
      Erakutsiko deutsedaz gaiztoei zure bideak,
      Zeugana bihurtuko dira pekatariak.

Atara ni odol-zigorpetik, Jainko,
      Jainko, ene salbatzaile;
      eta nire ezpanek zure zuzentasuna
      pozetan zabalduko dabe.

Edegiko deustazuz ezpanok, Jauna,
      eta nire ahoak iragarriko dau zure gorespena.
      Ez jatzu-eta atsegin oparirik,
      erre-opariak ez zendukez hartuko, nik emonik.

Nire oparia, Jainko, bihotz damutua:
      ez dozu arbuiatuko, Jainko,
      bihotz damutu eta umildua.

Agertu zaitez, Jauna, onbera Sionekin,
      Jerusalemgo harresiak egin eizuz barri.
      Orduan onartuko dozuz
      legezko opari, emari eta erre-opariak;
      orduan izango dira zekorrak zure altaran eskeiniak.

Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Onartuko dituzu, Jauna, legezko opari, emari eta erre-opariak.


2 Ant.
Janarekin garaile izango da eta ospez betea Israelgo ondarea.

Kantika: Is 45, 15-26

Jainko ezkutua zara Zu, egiaz,
      Israel-en Jainkoa, Salbatzailea.

Lotsaren lotsaz gorritu dira, danak batera.
      Alde egin dabe lotsakizunez beteta,
      jainko-irudien egileak.
      Israelek salbamena lortu dau Jaunagandik betiko,
      ez da lotsaren lotsaz gorrituko menderen mendeetan.

Holantxe hitz egin dau Jaunak, zeruak egin dituanak,
      Bera da Jainkoa, lurra eratu, egin eta sendotu dauana;
     
ez dau, ez, hutsik eukitzeko egin, gizakien bizileku baino:
     
«Neu naz Jauna, eta ez da besterik».

Ez dot hitz egin ezkutuan,
      lurreko bazter iluntsuan.
       Ez deutsat esan Jakob-en haziari:
       «Nire bila ez alperrik ibili».

Neu naz Jauna, zuzen hitz egin dauana,
      egia besterik esaten ez dauana.
      Batu, etorri, hurreratu zaiteze danak,
      atzerrian bizirik gelditu zarienak.
      Zoro dira zurezko irudia daroenak,
      ezin salbatu dituen jainkoari otoitz dagioenak.

Egin hitz, jardun, hizketa egin alkarrekin,
      nork iragarri eban hau lehendik,
      nork esan aurreragotik?
      Ez ete Neuk, Jaunak? Ez da-eta Neu beste jainkorik;
      ez da Nitaz kanpo jainko zuzen, salbatzailerik.

Bihurtu Neugana lur-bazter guzti, salbatu nahi badozue,
      Neu naz-eta Jainkoa, besterik ez dozue.

Neure buruagaitik egiten dot zin,
      egiak dau nire ahotik urten,
      ez dau egingo atzera:
      «Guztiak jarriko jataz belauniko,
      mihin guztik Neugaitik dau zin egingo».

Esango dabe: «Jaunagan baino ez indarra eta garaipena».
      Lotsaren lotsaz etorriko jakoz,
      Haren aurka lehian ziharduenak.

Jaunarekin garaile izango da
      eta ospez betea, Israelgo ondarea.

Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Janarekin garaile izango da eta ospez betea Israelgo ondarea.


3 Ant.
Jaunaren aurrera pozez-oihuka sartu zaiteze.

99. salmoa

Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari,
      Jaunari Zerbitzu alai eiozue,
      Haren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze.

Jakizue Jauna dala Jainko,
      Berak egin gaitu, Bereak gara,
      Bere herri eta larreko artalde.

Sartu zaiteze ateetatik eskerrak emonez,
      Haren atarietan goratzarreka,
      emon eskerrak, bedeinkatu Haren izena.

«Onbera da-eta Jauna,
      Haren maitasuna betiko,
      Haren leialtasuna mendeen mendeetaraino».

 Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jaunaren aurrera pozez-oihuka sartu zaiteze.


Jainkoaren hitza

Jr 30, 21. 22

    Holantxe dino Jaunak: Jakoben jatorrikoa izango dabe buruzagia, eta euren odolekoa erregea. Nik hurreratuazo, eta hurreratu egingo jat bera. Zeuek izango zarie nire herria, eta Neu izango naz zuen Jainko.

R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.

V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.


Bened. ant.:
Hara, badator Dabiden etxeko Jainko-gizona, eta errege-aurkian jesarriko da, alleluia.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.: Hara, badator Dabiden etxeko Jainko-gizona, eta errege-aurkian jesarriko da, alleluia.


Eskariak

    Jainkoak bere aintza gizakiei bere Semearen bitartez erakustea erabagi eban. Horregaitik, pozaren-pozez esan deiogun:

Goretsia izan bedi, Jauna, zure izena

Egizu, Jauna, ikasi daigula alkar onartzen, * Kristok Jainkoaren osperako onartu gaituan lez.

Semearen pozez eta bakez bete gaizuz, * Espiritu Santuaren itxaropenean eta indarrean ibili gaitezan.

Lagundu guztiei, Jauna, zure erruki handian, * ezjakinean zure zain dagozanek aurkitu zaiezan.

Aukeratuak zaintzen eta santutzen dozuzan Horrek: * jaso gaizuz pekatari garanok betiko zorionera.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

    Agertu eizu, Jauna, zure indarra, eta erdu; Zuk lagundu eta askaturik, gure pekatuen arriskuetatik urten eta salbau gaitezan. Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi zara-eta, gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.

R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

ABENDUALDIKO I. ZAPATUA

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezela orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

Goratzarrea

Zatoz ta izan gure sutargi,
ikus dezaten gure begiok
zure aintzaren ederra.
Azkartu zure indarra
eta iguzu salbazioa.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

Zatoz ta izan bizitzaren gar,
igor zaiguzu zure Arnasa
eraberritu gaitezen.
Behar ordutan gure adore,
gure pausoen gidari.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

Zatoz ta izan «gurekin Jainko»,
argi gaitzazu Zuri darizun
jakinduriaren argiz.
Erne bekigu salbazinoa,
nola menditan goiz-alba.
Zatozkigu ta aska gaitzazu,
bizi berri bat dezagun.

 

1 Ant. Egunsentirako banator zure laguntza eskatzera.

118 Salmoa

Entzun naizu, Jauna: oihuka dihardut bihotz guztiaz,
    beteko ditut Zuk jarriak.
    Oihuka nagokizu, salbau naizu,
    Zuk iragarriak gordeko ditut.

Egun-sentirako banator zure laguntza eskatzera,
    zure hitzetan dot itxaropidea.
    Gau-aldiei aurrea hartu deutse nire begiak,
    zure esanak gogoan iruliz.

Entzun, Jauna, zure onginahiez nire oihua,
    emoidazu bizia zure erabagien arabera.
    Gaiztoz eraso deustenak hurrean dira,
    zure legetik urrun dira.

Hurrean zaukadaz, Jauna,
    leial dira zure agindu danak.
    Aspaldi da, Zuk iragarriei igarri deutsedala,
    Zuk betiko jarriak dirala.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Egunsentirako banator zure laguntza eskatzera.


2 Ant. Jauna da nire indar eta kemen, Bera izan da nire salbamen.

Kantika: Ur 15, 1b-4a. 8-13- 17-18

Kanta deiogun Jaunari garai-garai dalako,
    zaldi eta zaldun itsasora amildu ditualako.
    Jauna da-eta nire indar eta kemen,
    Bera izan da nire salbamen.

Hauxe dot nire Jainkoa, zabal dot aitatuko,
    gurasoen Aita, Bera nik goratuko.
    Gudari da Jauna,
    Jauna dau Harek izena.

Faraon-en gurdi eta gudariak
    itsasoan amildu dauz guztiak.

Zure sudur-haizez urak metatu dira,
    ur-joanak pilatu dira,
    ur-lezak itsas-bihotzean mamindu dira.

«Atzetik noa —esan eban etsaiak—, hari eskua ezartzera,
    harrapakinak banatuko dodaz,
    asetuko da nire barrua;
    erantziko dot nire ezpatea,
    nire eskua hareen jabe egingo da».

Haizeman dozu zure haizez, estali ditu itsasoak,
    murgildu dira berunaren eran ur handietan.

Zein jainko Zu hainakorik, Jauna?
    Nor Zu haina? Santu garai zara-eta,
    egitez ikaragarria, mirarigilea.

Luzatu dozu zure eskua:
    iruntsi ditu lurrak.

Maitasunez ekarri dozu zure egoitza santura
    erosi dozun herria:
    zure indarrez da ekarria.

Sartu dozuz eta landatu Zu jabe zaituen mendian,
    Zuk, Jauna, bizi izateko prestau dozun tokian,
    zure eskuek, Jauna, eregi eben jauretxean.
    Jauna dogu errege, betirik eta betiko.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jauna da nire indar eta kemen, Bera izan da nire salbamen.


3 Ant.
Goretsi eizue Jauna atzerri guztiak †  

116 Salmoa

Goretsi eizue Jauna, atzerri guztiak,
†  goraipatu eizue, herri guztiak.
    Sendotu daualako gugan bere maitasuna,
    eta beti-betiko dago Haren leialtasuna.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Goretsi eizue Jauna atzerri guztiak.

 
Jainkoaren hitza

Is 11, 1-3a

    Kimu barri bat sortuko da Jeseren zugatz-ondotik, muskil barri bat loratuko haren zanetik. Haren ganean Jaunaren Espiritua lekutuko da: jakituri eta adimen-espiritua; kontseju eta sendotasun-espiritua; ezaguera eta Jaunaren bildur-espiritua. Jaunaren bildur-espirituak beteko dau.

R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.

V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza Aitari. Zeure.


Bened. ant. Sion, ez izan bildurrik, bajatortzu zure erregea, alleluia.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Sion, ez izan bildurrik, bajatortzu zure erregea, alleluia.


Eskariak

    Aspalditik bere herria salbatzea erabagi eban Jainkoari, egin deiogun otoitz, esanez:

Jauna, zaindu zure herria.

—Zure herriari zuzentasunerako bidea agin zeuntsan Jainkoa: * begitu zure Eleizearen santutasuna.

—Jauna, jarri eizuz gizakion bihotzak zure hitzaren aldera, * eta sendotu kristauok santutasunean.

—Gorde gaizuz Espiritu Santuaren maitasunean, * datorren zure Semearen errukia hartu daigun.

—Jaun errukior, sendotu gaizuz azkenera arte, * Jesu Kristo gure Jaunaren egunera arte.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

    Jainko Jauna, gizakia pekatuaren menpetik ataratzeko zure Seme maitea bialdu zenduan mundu honetara; emoiguzu, Haren zain leialtasunez gagozanoi, zure parkamenaren grazia eta egiazko maitasuna. Zure Seme Jesu Kristo.

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.

R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

 

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Lehenengo Astea

ABENDUALDIKO I. DOMEKEA Agurra V/. Zatozkit lagun, ene Jainko. R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/. Aintza Aitari eta Semea...