Abenduaren 24ean
1 Ant. Zu, Belem, Judako bazter hori, ez zara ezelan ere Judako herri nagusietan txikiena; zeugandik urtengo dau-ta agintari batek, eta nire herri Israelen artzain izango da.
(Salmoak eta Kantika astearen egunekoak)
2 Ant. Jaso zuen buruak; gero eta hurrago dago zuen askatasuna.
(Kantika astearen egunekoa)
3 Ant. Bihar izango dozue salbazino-eguna —dino Jaunak, gudari-taldeen Jainkoak—.
Jainkoaren itza (82 or.)
Kimu barri bat sortuko da Jeseren zugatz-ondotik, muskil barri bat loratuko haren zanetik. Haren ganean Jaunaren Espiritua lekutuko da: jakituria- eta adimen-espiritua; kontseju- eta sendotasun-espiritua; ezaguera- eta Jaunaren bildur-espiritua. Jaunaren bildur-espirituak beteko dau.
V/. Bihar ezereztua izango da * lurraren
gaiztakeria. Bihar.
R/. Eta munduaren Salbatzailea izango da gure errege. Lurraren.
Aintza Aitari.
Bihar.
Bened. ant. Bete jakozan Mariari bere lehen-semea izateko
egunak.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bete jakozan Mariari bere lehen-semea izateko egunak.
Eskariak
Senide maiteok, eraspen biziz egin deiogun otoitz Kristo erosleari, aintza eta ahalmen handitan etorrikoda-ta; arren eta arren esan deiogun.
Zatoz, Jesus Jauna.
—Indartsu azalduko zaran Jesu Kristo Jauna, begitu gure ezerezari, * zure dohaiak hartzeko gauza izan gaitezan.
—Barri ona gizakiei erakustera etorri zaran Jauna: * egizu, geuk ere, zure salbazinoaren barria zabaldu daigula.
—Gauza guztiak zuzentzen dituzun Horrek: * egizu, pozetan egon gaitezala, Salbatzailearen etorrera ospetsuaren zain.
—Eta gu, Jauna, zure etorrerako graziaren zain gagozanok, * poztu gaizuz zure jainkotasunaren emoitzez.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Erdu laster, Jesus Jauna, ez luzatu; zure etorrereak poztu daizan eta indartu euren uste osoa zure bihotz onean dabenak. Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario