Abenduaren 22an
Gorespenak
Salterioa (astearen egunekoa: III. edo IV. astekoak)
Jainkoaren itza
Is 45, 8
Ihintz
eizue goitik, zeruak; isuri eizue zuzenbidea, hodeiak! Lehertu bedi lurra, eta
emon bei salbamena, eta haregaz zuzentasuna.
R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.
V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza
Aitari. Zeure.
Bened. ant. Zure agurra nire belarrietara heldu daneko, jauzi egin deust seinak pozez sabelean, alleluia.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zure agurra nire belarrietara heldu daneko, jauzi egin deust seinak pozez sabelean, alleluia.
Eskariak
Senide maiteok: egin deiogun dei, gu zuzen-egitera jatorkun Jesu Kristo Jaunari, pozaren pozez esanez:
Zatoz, Jesus Jauna.
—Gizon eginik, geugana etorriko zinala agindu eben Profetek; * biztutzen diharduen gure ohitura onak, Zuk sendotu eizuz.
—Egizu, zure salbamena aldarrikatzen dogunok, * Zugan osasuna jadetsi daigula.
—Bihotz urratuak osatzera etorri zaran Horrek: * osatu eizuz zure herriaren gatxak.
—Etorri zinanean, mundua Jainkoagaz adiskidetu zenduan; * epaitzera etorri zakiozanean, atara gaizuz zigorraren oinazeetatik.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, zure Semearen etorrereaz salbatu dozu pekatuen eta heriotzearen menpean egoan gizakia; egizu, Haren gizon egitea apaltasunez autortzen dabenek, erospenaren frutua ere jadetsi daiela. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario