Abendualdiko IV. Eguena
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene
Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta
Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Aleluia.
_________________________________
Goratzarrea, 16ra arte:
17tik aurrera:
_________________________________
Salterioa
1 Ant. Zeugana dot jasoa biohtza, Jauna; erdu ni salbatzera, Zeugan dot-eta uste ona.
142 Salmoa
Entzun, Jauna, nire otoitza,
hartu eizu nire eskaria zure
leialtasunez,
entzun naizu zure zuzentasunez.
Ez deitu morroi hau auzirako,
ez dago-ta gizon zintzorik zure aurrean.
Etsaia nire atzetik dabil,
lur-jorik itzi dau nire bizia,
ilunpetan ipini nau, aspaldi ilen
antzera.
Barruko kemena makaldu jat,
bihotza barruan dardaratu jat.
Behinolako egunak ditut
gogoan,
zure lan guztiak ausnartzen dihardut,
zure esku-lanak gogoemoten dihardut.
Nire eskuok Zeugana zabaltzen dira,
nire gogo hau, lur elkor, Zutaz
egarri da.
Entzun laster ni, Jauna,
joana dot-eta arnasa.
Ez ezkutatu niri zure aurpegia,
izan ez nadin herio-lezara jausiak lez.
Entzunazo niri goizean zure
maitasuna,
Zeugan dot-eta itxaropena.
Adierazo eidazu hartu behar dodan
bidea,
Zeugana dot-eta jasoa bihotza.
Atara naizu, Jauna, etsaien
menpetik,
Zeugana nator-eta igesi.
Zuk nahia egiten erakutsi eidazu,
nere Jainkoa Zeu zaitut-eta.
Zure arnasa ona da,
zabaldira atara naiala.
Zure izenagaitik, Jauna, nire
bizia zaindu,
zure zuzentasunez larrialditik atara
naizu.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
gizaldi eta gizaldietan.
Amen.
Ant. Zeugana dot jasoa biohtza, Jauna; erdu ni salbatzera, Zeugan dot-eta
uste ona.
2 Ant. Emoiezu saria, Jauna, Zugan uste on dabenei, zure profetak sinisgarri izan daitezan.
Kantika: Is 66, 10-14a
Poztu zaiteze Jerusalemegaz,
maite dozuen guztiok, egin jai haregaz;
alaitu eta poztu haregaz,
dolu egin zenduenak haregaitik.
Asetzeraino edoskiko dozue-ta haren bularren gozoa,
atseginez xurgatuko, haren bularren
oparoa.
Holantxe egin dau berba Jaunak:
ibaia lez isuriko dot haren ganera bakea,
eta ganezka doan ibaia lez, herrien
ondasuna.
Haren umeak besoetan eroango
dabez,
belaunetan maiteki hartuko dabez.
Amak bere umea gozatzen dauan lez,
halantxe zaituet Nik gozatuko,
eta zuen gozamena Jerusalemen dozue
izango.
Poztuko da zuen bihotza hori
ikustean,
loratuko dira zuen hazurrak bedartza
baten antzean.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Ant. Emoiezu saria, Jauna, Zugan uste on dabenei, zure profetak sinisgarri izan daitezan.
3 Ant. Bihurtu zaitez, Jauna, gugana, eta ez luzatu zure etorrerea.
146 Salmoa
Goretsi eizue Jauna,
ona da-ta gure Jainkoari eresi egitea,
gozoa, Hari dagokion gorespena emotea.
Jerusalem Jaunak eraikitzen
dau,
Israel-dik banatuak batzen ditu.
Bihotz-urratuak Berak osatzen,
eta hareen zauriak lotzen.
Izarrak bat-banaka ditu
zenbatzen,
bakotxa bere izenez izendatzen.
Handi da gure Jainkoa, indarrez
indartsu,
Harek dakienak neurririk ez dau.
Jaunak umilak altxatzen ditu,
gaiztoak lurrera egozten ditu.
Kantatu eiozue eskerrak emonez
Jaunari,
kitaraz egin eresi gure Jainkoari.
Berak estaltzen dau-ta hodeiez
ortzia,
emoten deutso lurrari euria.
Harek larrea ataratzen dau
mendietan,
gizakiarentzako landarea.
Berak emoten deutse jana abereei,
eske jagokozan belekumeei.
Ez dau aintzat hartzen zaldiaren
indarra,
ez dau gogoko giza-belaunaren
azkarra.
Gogoko ditu Jaunak bildur deutsoenak,
Haren ontasunean itxaron dabenak.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Ant. Bihurtu zaitez, Jauna, gugana, eta ez luzatu zure etorrerea.
(Hemendik aurrera, hilaren egunekoa)
17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24
No hay comentarios:
Publicar un comentario