2024/12/19

IV. Barikua

Abendualdiko IV. Barikua

GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
     Hasieran zen bezala orain eta beti
     gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

_________________________________

Goratzarrea, 16ra arte:

     Zatoz, Jauna!

     Zatozkigu ta aska gaitzazu

17tik aurrera:

     * Zatoz, Kristo

_________________________________

 

Salterioa

 

1 Ant. Siondik dator errege izango dan Jauna, Emmanuel Haren izena.

50 Salmoa

Erruki zakidaz, Jainko, dozun maitasun handiaz,
      suntsitu eizu nire makurra zure amaigabeko errukiaz.
      Garbitu naizu zehatz nire hobenetik,
      ikuzi naizu nire gaiztakeriatik.

Nire bihurrikeria ezagutzen dot-eta,
      nire hobena beti dot-eta begien aurrean.
      Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri baino ez,
      zure begietan oker dana egin dot nik.

Zuzen agertuko zara auzian,
      zintzo zure epaian.
      Hobendun sortua naz izan ere,
      pekatuan ninduan amak erne.

Zuri, ostera, bihotz leiala atsegin jatzu,
      bihotz-munean zuhurtasuna irakasten deustazu.
      Busti naizu isipuz, eta garbi geldituko naz,
      ikuzi naizu, eta edurra baino zuriago geldituko naz.

Entzunazo poza ta atsegina niri;
      xehatu dozuzan hazurrok egin beie jauzi.
      Aurpegi hori nire hobenetatik alderatu eizu,
      nire makurkeria guztiak suntsitu eizuz.

Bihotz garbi bat, Jainko, sortu eizu nigan,
      arnasa bizkorra barritu eizu nire barruan.
      Ez naizu urrundu zure aurretik,
      zure arnasa santua ez kendu niri.

Zure salbamenaren poza bihurtu eidazu,
      zure arnasa zabalez sendotu naizu.
      Erakutsiko deutsedaz gaiztoei zure bideak,
      Zeugana bihurtuko dira pekatariak.

Atara ni odol-zigorpetik, Jainko,
      Jainko, ene salbatzaile;
      eta nire ezpanek zure zuzentasuna
      pozetan zabalduko dabe.

Edegiko deustazuz ezpanok, Jauna,
      eta nire ahoak iragarriko dau zure gorespena.
      Ez jatzu-eta atsegin oparirik,
      erre-opariak ez zendukez hartuko, nik emonik.

Nire oparia, Jainko, bihotz damutua:
      ez dozu arbuiatuko, Jainko,
      bihotz damutu eta umildua.

Agertu zaitez, Jauna, onbera Sionekin,
      Jerusalemgo harresiak egin eizuz barri.
      Orduan onartuko dozuz
      legezko opari, emari eta erre-opariak;
      orduan izango dira zekorrak zure altaran eskeiniak.

Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Siondik dator errege izango dan Jauna, Emmanuel Haren izena.

 

2 Ant. Iraun eizue sendo, eta ikusiko dozue Jaunaren salbamena zuengan.

Kantika: Tob 13, 10-15. 17-19

Bedeinkatu eizue Jauna, Haren aukeratuak,
     abestu Jerusalemen Haren goralpenak.

Jerusalem, Jainkoaren uri,
     zigortu zaitu Jaunak zure seme-alaben eginakaitik,
     baina herri zintzoarentzat izango dau barriro erruki.

Goretsi eizue Jauna, dagokionez,
     eta bedeinkatu gizaldietako erregea,
     barriz ere pozez, zeugan eregi dadin Haren jauretxea;
     atxilotu guztiak zeugan alaitu daizan,
     dohakabe guztiak, gizaldiz gizaldi, zeugan maitatu daizan.

Argi bizi batek argituko ditu lurreko bazter guztiak;
     herri asko etorriko jatzuz urrundik;
     lurreko bazter guztietatik etorriko dira
     zure izen santuaren bizilekura,
     zeruko erregeari esku-erakutsiak ekartzera.

Gizaldiz gizaldi pozetan egongo dira zugan,
     uri hautatuaren izenak iraungo dau betieran.

Poztu eta alaitu zaitez zintzoen seme-alabakaitik,
     danak batuko dira-ta zeugan,
     eta bedeinkatuko dabe gizaldien Jauna.

Dohatsu, zu maitatzen zaituenak,
     dohatsu, zure bakeaz poztutzen diranak.

Ene arima, bedeinkatu eizu Jauna, errege handia,
     Jerusalem berreregia izango da-ta,
     gizaldi guztietarako Haren bizilekua.

 Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Iraun eizue sendo, eta ikusiko dozue Jaunaren salbamena zuengan.

 

3 Ant.  Nik, Jaunagana ditut begiak; Jainko nire Salbatzaileagan dot nire uste ona.

147 Salmoa

Jerusalem, ospa eizu Jauna,
     Sion, goretsi eizu zure Jainkoa.
     Zure ateen sarrailak indartu ditu-ta,
     zure seme-alabak zeure barnean bedeinkatu ditu.
     Zure mugetan bakea ezarri dau-ta,
     gari-maminez asetu zaitu.

Bialtzen dau lurrera bere berbaldia,
     eta Haren berbea bizkor eta arin doa.
     Emoten dau edurra artulea lez,
     zabaltzen dau aintziarra hautsa lez.

Ogi-apurraren antzera jaurtitzen dau bere izotza:
     Nork jasan daike haren hotza?
     Bialtzen dau bere hitza, eta harekin urtu egiten dira,
     bere haizeari eraginez urak isurika doaz.

Iragarri deutso bere hitza Jakobi,
     bere erabagi eta aginduak Israeli.
     Ez deutso egin holakorik beste herriri,
     bere aginduak ez deutsoz agertu beste inori.

Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
      eta amaibako egunetan. Amen.


Ant.  
Nik, Jaunagana ditut begiak; Jainko nire Salbatzaileagan dot nire uste ona.

 

(Hemendik aurrera, hilaren egunekoa)

17,  18,  19,  20,  21,  22,  23,  24

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Lehenengo Astea

ABENDUALDIKO I. DOMEKEA Agurra V/. Zatozkit lagun, ene Jainko. R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/. Aintza Aitari eta Semea...