Abenduaren 17an
Gorespenak
Salterioa (astearen egunekoa: III. edo IV. astekoak)
Jainkoaren itza
Is 11, 1-3a
Kimu barri bat sortuko da Jeseren zugatz-ondotik, muskil barri bat loratuko haren zanetik. Haren ganean Jaunaren Espiritua lekutuko da: jakituri- eta adimen-espiritua; kontseju- eta sendotasun-espiritua; ezaguera- eta Jaunaren bildur-espiritua. Jaunaren bildur-espirituak beteko dau.
R/. Zeure ganean, Jerusalem, * jagiko da Jauna. Zeure.
V/. Haren aintza zeurean agertuko da. * Jagiko da. Aintza
Aitari. Zeure.
Bened. ant. Egiaz dinotsuet: Hurrean da Jaungoikoaren
erreinua, ez dau luzatuko.
Bedeinkatua Jauna,
Israelgo Jainkoa
agertu eta
bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Egiaz dinotsuet: Hurrean da Jaungoikoaren
erreinua, ez dau luzatuko.
Eskariak
Aspalditik, bere herria salbatzea erabagi eban Jainkoari, egin deiogun otoitz, esanez:
Jauna, zaindu zure herria.
—Zure herriari zuzentasunerako bidea agindu zeuntson Jainkoa: * begitu zure Eleizearen santutasuna.
—Jauna, jarri eizuz, gizakion bihotzak, zure hitzaren aldera, * eta sendotu kristauok santutasunean.
—Gorde gaizuz Espiritu Santuaren maitasunean, * datorren zure Semearen errukia hartu daigun.
—Jaun errukior, sendotu gaizuz —azkenera arte, * Jesu Kristo gure Jaunaren egunera arte.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan
jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Gizakien egile eta salbatzaile zaran Jainko,
betirauneko Hitza dan zure Semea Maria beti Birjinaren sabelean gizon egitea
nahi izan dozu; entzun gure otoitzak, eta iguzu gugaitik gizon egin zan Kristo zure
Seme bakarrak, bere antzera zure seme-alaba egin gaizala. Zurekin eta Espiritu
Santuarekin.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala
Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario